| Gai nagusia |
Industria, eraikuntza eta zerbitzuak |
| Gaikako sailkapena |
Industria, eraikuntza eta zerbitzuak>Industria |
| Izena |
Industria Ekoizpenaren Indizeak |
| Deskribapena |
Industria-ekoizpenaren indizea (IPI) koiunturako adierazle bat da, eta 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean (CNAE-2009) jasota dauden industria-adarren ekoizpen-jardueraren hileko bilakaera neurtzen du.
Industria-establezimenduei zuzenduriko inkesta baten bitartez lortzen da. Hauek, adierazlearen saskirako aukeratutako eta establezimenduak ekoizten duen produktu bakoitzaren ekoitzi diren kantitateak jakinarazten dituzte. Informazio horrekin produktu bakoitzaren oinarrizko indizeak egiten dira eta EJSN-2009 sailkapenean sailkatutako jarduera ezberdinen arabera banatuta.
Nafarroako indize orokorra eta estatu osokoa hilero argitaratzen dira, bai eta jardueraren banantze-maila ezberdinak ere, EJSN-2009 sailkapenaren arabera. Horrez gain, informazio agregatua argitaratzen da, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera (kontsumo-ondasunak, ekipo-ondasunak, tarteko ondasunak eta energia). |
| Helburua |
Industria-jardueraren bilakaera aztertzea, argitaratutako indizeen bitartez. Hilero-hilero indizeak eta beren hileko, urteko eta metatutako aldakuntza-tasak argitaratzen dira, indize orokorrerako zein banantze ezberdinetarako. |
| Arauak |
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa, Europar Batasuneko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 Erregelamendua aldatzen duena. |
| Argitalpen-mugak |
Laginaren tamaina dela eta, ezin da daturik argitaratu lurralde-bereizketa handiagoarekin, ez eta jarduera-adarraren arabera ere. |
| Erakundea/saila |
Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat |
| Eragiketa-mota |
Galdetegia norberak betetzea, paperean, Auto-betetzea formulario elektroniko bidez - web (CAWI) |
| Bereizita |
Nafarroa |
| Kodea Nafarroako Estatistika planean |
2200094 - Industria Ekoizpenaren Indizeak
|
| Kodea Estatistika Plan Nazionalean |
IOE: 30050 Industria Ekoizpenaren Indizeak (INE)
|
| Estatistikako populazioa |
Jarduera nagusia Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN-2009) B, C, D eta E ataletan (36. dibisioa) duten enpresen eta establezimenduen multzoa. Hau da, inkestak honako hauek hartzen ditu barne: erauzketa-industriak; manufaktura-industriak; energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornikuntza eta uraren atzematea, arazketa eta banaketa. |
| Datu-bilketaren maiztasuna |
Hilean behin |
| Aldaketaren data |
2025ko uztailaren 1a |