"Izendegiak" Nafarroako biztanle-entitateen zerrenda jasotzen du.
2022ra arte urtero urtarrilaren 1ean argitaratzen zen, eta 2023tik etengabe eguneratzen da biztanle-entitateetan gertatzen den aldaketa bakoitzarekin.
Entitate horien izenean emandako aldaketak, kategoria eta ezaugarri batzuk ikusteko aukera ematen du, hala nola Izendegiak aipatzen duen aurreko urteko urtarrilaren 1eko biztanleria , udalerriaren azalera eta altitudea. 2023ko urtarrilaren 1era arte, udal-errolden urteko berrikuspenetatik lortzen ziren biztanleriak, errege-dekretu bidez ofizialtzat jotakoak. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, Izendegian jasotako biztanleriak Urteko Biztanleria Zentsuetatik abiatuta lortzen dira.
Zerrenda osoa edo lurralde-zonifikazio desberdinen arabera sailkatua kontsulta daiteke.
Udalerrien mapa ere badu, bai eta entitateen aldaketekin lotutako arau-erreferentziak ere.
Bestalde, udalerri eta kontzejuetako biztanleriak 1981etik izan duen bilakaera ere jasotzen du, horri lotutako legediarekin batera.
Izendegia, 2026ko urtarrilaren 1ean. Sarrera. Entitateen zerrenda. Mapa
Argitalpenak

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez
