C_quienes_somos

Erakundea
Nafarroako Estatistika Erakundea

Nafarroako Estatistika Erakundea Nafarroako Foru Komunitateko estatistika-erakunde publiko ofiziala da.

Imagen de quienes somos

Nafarroako Estatistika Erakundea, Nastat, Nafarroako Foru Komunitateko estatistika-erakunde publiko ofiziala da. Nafarroako Gobernuaren erakunde bat da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikia.

1997an sortu zen, NEE Nafarroako Estatistika Erakundearen izenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Estatistika Sistemaren elementu nagusi gisa, Nafarroaren interesekoa den estatistika-jarduera publikoa zuzendu, koordinatu eta sustatzeko ardurarekin.

2017an, NEEren izena aldatu zen eta Nastat izena hartu zuen, Nafarroaren eta Estatistikaren akronimoa.

Kronologia

1975
1984
1997
1998
2001
2017
2020

1975 Nafarroako Gobernuko Estatistika Zerbitzua sortu zen.

1984 Nafarroak autonomia-erkidegoen lehen Estatistika Jardunaldiak sortzea sustatu zuen. JECAS.

1997 Nafarroako Estatistika Erakundea sortu zen eta Nafarroako Estatistikaren Foru Legea onartu zen.

1998 Nafarroako lehen Estatistika Plana onartu zen.

2001 Nafarroako Hiru hileroko Lehen Kontabilitatea, administrazio-erregistroen erabileraren bidez.

2017 Erakundeak Nastat akronimoa hartu zuen. Nafarroa + Estatistika fusioa, aurretik erabiltzen zen NEEren ordez.

2020 Berrikuntza Teknologikoaren Prozesua: ekoizpeneko eta estatistika-hedapeneko prozesuen automatizazioa.

ESTATISTIKA Nafarroako gizartearen ZERBITZURA

Estatistika-eginkizuna zerbitzu publiko eta independente gisa ulertzen dugu, helburu duena gure ingurunea hobeto eta gehiago ezagutzeko bide ematen duten datuen kalitatea eta funtsa ziurtatzea.

Nastatek erakundeei, herritarrei, enpresei eta ikerketa-taldeei gizartea etengabe hobetzeko informazio esanguratsua ematen die.

Nastaten balioak

1.Independentzia: Nastatek estatistika ofizialak prestatzen eta zabaltzen ditu, edozein eragin politiko edo kanpo-eragin alde batera utzita.

2.Gardentasuna: Erabiltzaileek eskubidea dute Nastatek ekoizten duen informazioa argi eta modu ulergarrian jasotzeko, bai eta estatistika-eragiketei dagozkien legeriarekin, sailkapenekin edo metodologiekin zerikusia duen informazioa ere.

3.Konfidentzialtasuna: Nastatek datu-hornitzaileen (etxeak, enpresak, administrazioak eta inkesta bete duten beste unitate batzuk) pribatutasuna, ematen dituzten datuen konfidentzialtasuna eta estatistika-ondorioetarako erabilera esklusiboa bermatu behar ditu.

4.Zorroztasuna eta zehaztapena: Nastatek argi zehaztuta dagoen kalitate-eredua du, eta hark ezartzen du estatistika-datu eta -produktuak ebaluatu eta baliozkotu egin behar direla, ekoizpenaren kalitate-maila handia izan dadin bermatzeko.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez