C_organigrama

Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema

Imagen de organigrama

1. Nafarroako Estatistika Erakundea

Estatistika-jarduera planifikatzeko, normalizatzeko eta teknikoki koordinatzeko eginkizunak Nafarroako Estatistika Erakundean zentralizatzen dira.

Zuzendaritza Nafarroako Gobernuak izendatzen du, Lehendakaritza eta Berdintasun Kontseilaritzak proposatuta. Haren eginkizuna da Nastaten zuzendaritza, ordezkaritza arrunta eta haren jardueren koordinazioa.

Nor Gara

2. Nafarroako Estatistika Kontseilua

Nafarroako Estatistika Kontseilua gizarte-partaidetzako kontsulta-organo bat da, eta hartan estatistiken informatzaileak, ekoizleak eta pertsonal erabiltzailea batzen dira.

Nafarroako Estatistika Kontseilua

3. Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen estatistika-unitateak

Haien eginkizuna da estatistika-informazioa biltzea, ekoiztea eta zabaltzea, dituzten eginkizunak betetzeko. Era berean, Nafarroako Estatistika Erakundearekin dihardute elkarlanean, Estatistika Plana eta Urteko Programak prestatzeko.


4. Erakunde autonomoen eta haien mendeko entitateen estatistika-unitateak

Estatistika-jarduera ekoizten eta zabaltzen elkarlanean diharduten erakunde publikoek sortutako unitateak dira.


Nola funtzionatzen du?

Nafarroako Parlamentuak, orain arte, sei estatistika-plan onartu ditu, honako aldi hauei dagozkienak: 1999-2002, 2003-2006, 2007-2010, 2011-2016, 2017-2020 eta 2021-2024.

Gaur egun, 2021-2024rako Nafarroako Estatistika Plana dago indarrean. Estatistika Planak Urteko Programen bidez garatzen dira, eta, haietan, urte natural horretan aurreikusitako eragiketak zehazten dira. Nafarroako Gobernua da onartzeko arduraduna; horretarako, Nafarroako Estatistika Kontseiluak Urteko Programen txostena eman beharko du.

Txostenek estatistika-eragiketa bakoitzerako betearazpen-maila, estatistikako ekoizpen-prozesuaren dokumentazio-fasea, genero-ikuspegia, informazioaren gehieneko desagregazioaren lurralde-eremua eta hurrengo urteko Estatistika Programan sartzeko aurreikuspena jaso beharko dituzte.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez