C_que_hacemos

Erakundea
Zer egiten dugun

Nastaten helburua da gizarteari errealitatea hobeto ulertzen laguntzea eta, horretarako, ekonomia-, gizarte- eta demografia-arloetako eta zientzia- eta kultura-jardueraren eremuetako informazioa eta datuak eskaintzea, erabaki onenak hartu ahal izateko.

Imagen de que hacemos

Nastatatek Nafarroako Gobernuko Departamentuen, enpresen eta sindikatuen, komunikabideen eta, oro har, herritarren eskura jartzen ditu bai ekoizpen estatistiko propioa, bai beste estatistika-erakunde batzuek egindakoa, baita beste zerbitzu batzuk ere:

Estatistika-ekoizpen propioa

Nafarroako Estatistika Erakundearen eginkizun nagusia da funtsezko adierazle edo datuen bidez ezagutzera ematen duen estatistika-informazioa sortzea. Garrantzia, konparagarritasuna edo argitasuna dira estatistika-jarduera zuzentzen duten balioetako batzuk.

Nastatek estatistika-informazioaren neurrirako eskaerei ere erantzuten die eta, hala, gizarte-eragileen eta herritarren behar bereziei erantzuten die. Ildo horretan, Nastatek aurreikusten du prozesamendu espezializatuko gela bat gaitzea, zenbait eragiketaren mikrodatu anonimizatuak kontsultatu eta prozesatzeko.


Informazioaren kudeaketa

Nastatek estatistika-informazioa koordinatzen du, Datu-base komunen kudeaketaren bidez eta adierazleen sistema zentral batean eragina duen gobernantza-sistema baten bitartez.

Helburua informazioa homogeneizatzea eta sustatzea da eta, hala, hura ekoizteko eta irisgarria izateko bide ematea.


Estatistika-hedapena

Datu estatistikoak zabaltzeko bide nagusia web-orria da. Tresna honek esperientzia egokia ahalbidetzen du bistaratzeen edo taula estatistikoen bidez, kontsulta- eta euskarri-maila bakoitzera egokituta.

Nastatek zabalkunde-bide berriak sartzeko asmoa du, hala nola jardunaldiak eta ekitaldiak egitea, eskola-web bat martxan jartzea, estatistika-liburutegi bat martxan jartzea edo argitalpen berriak sortzea, erabiltzaile mota desberdinetara iristeko eta estatistika-datuen erabilera sustatzeko.


Erabiltzaileentzako laguntza

Nastatek, betetzen duen estatistikako lan publikoa kontuan hartuta, laguntza pertsonalizatua eskaintzen die datuen analisiaren edo aholkularitza metodologikoaren inguruan erabiltzaile-mota guztiei, dela Nafarroako Gobernuko beste sail edo erakunde batzuei, dela estatistika-arloan zalantzak argitzeko laguntza behar duten herritar anonimoei.

Nafarroako Estatistika Erakundeak alderdi hori garatzeko zenbait ekintza aurreikusten ditu, besteak beste, gardentasun-atari bat edo herritarrei arreta emateko aurretiko hitzorduaren zerbitzu bat abiaraztea.


C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez