C_web escolar

Eskola-webgunea
Nastatek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan, "Hezkuntza-eremuan estatistika sustatzea" proiektua bultzatzen du. Bertan, honako ekintza hauek biltzen ditu:
  1. Irakasleak materialez hornitzea
  2. Estatistikaren curriculumaren garrantzia indartzeko ekintzak bultzatzea
  3. Irakasleak berariaz prestatzea
  4. Lehiaketak sustatzea, ikasleak partaide egiteko bitarteko gisatatzea

Proiektua 1. eta 4. ekintzekin hasi da,, eta beste bi ekintzak ondorengo faseetarako utzi dira; izan ere, material akademiko egokia oinarri hartuta eraikitzen hasi behar dela uste da, eta horrek estatistika eta datuak erabiltzearen garrantziaren kultura sortu behar du. Esparru horietan emaitzak lortutakoan, beste bi ekintzak jorratzen hasi ahal izango liratekeela uste da, batez ere irakasleen prestakuntza, horrek unitate didaktiko egokiak behar baititu.

Irakasleak materialez hornitzea

Galdetu zaien eragileen —batez ere lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak— iritzia kontuan hartuta,material propioak garatzea erabaki da, unitate didaktiko gisa, ikasleengandik hurbil egon daitezkeen problema zehatzak ebazteko estatistika-tekniken erabilera sustatzeko, eskura dauden tresna informatikoz baliatuz.

Horretarako, bi lantalde osatu dira, bata Bigarren Hezkuntzakoa eta bestea Lehen Hezkuntzakoa, irakasle boluntarioek osatua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren babesarekin, eredu gisa balioko duen unitate didaktiko bat garatzeko eta, hortik aurrera, gainerako irakasleen oharrekin, unitate gehiago osatzen joateko. Deskribatutako materialak sortu ahala, web honetan sartuko dira,baliabide estatistikoen atalean baliabide estatistikoak, haiek erabili ahal izateko.

Lehiaketak sustatzea, ikasleak partaide egiteko bitarteko gisa

Estatistikako eta Ikerketa Operatiboko Sozietateak (SEIO) bere fase nazionalean eta Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako toki-mailako fasean antolatutako "Ikerketen eta Esperimentuen Inkubagailua" lehiaketa sustatuz, lehiaketa dinamizatu nahi da, eta ikastetxe gehiagotara iritsi ahal izatea lortu nahi da, estatistikaren eta datuen bidezko kultura sortzeko modu gisa, ikaskuntzaren lehen faseetatik hasita.

Lehiaketaren helburua da ikasleengan estatistikarekiko jakin-mina piztea, ikerketarako funtsezko tresna izateko, bai zientzia esperimentaletan, bai gizarte-zientzietan.

Horretarako, Nastatek, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, hainbat ekintza bultzatuko ditu irakasleen eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko, eta, era horretan, estatistikaren erabilgarritasuna ikusarazteko eta ikasteko modu erakargarri gisa lehiaketetan parte hartzera motibatzeko.

Lehen urrats gisa web-orri hau garatu da, eta bertan lehiaketaren deialdiak, garatutako materialak eta berrikuntza nagusiak kontsultatu ahal izango dira.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez