| Gai nagusia |
Industria, eraikuntza eta zerbitzuak |
| Gaikako sailkapena |
Industria, eraikuntza eta zerbitzuak>Industria |
| Izena |
Industria Prezioen Indizea |
| Deskribapena |
Industria Prezioen Indizearen (IPRI) helburua da neurtzea zer nolako bilakaera duten fabrikatutako industria-produktuek barneko merkatuan saltzen direnean, merkaturatzearen lehendabiziko pausuan, hau da, zer nolako bilakaera duten salmenta prezioek fabrikatik ateratzerakoan. Kanpo geratzen dira garraio- eta merkaturatze-gastuak eta fakturatutako BEZa.
Industria Prezioen Indizeak industria sektore guztiak hartzen ditu barnean, eraikuntza kenduta; hau da, erauzketa industria, manufaktura industria, argindarraren eta gasaren hornidura eta uraren horniduraren arloak aztertzen ditu, zeinak EJSN-CNAE-2009ko B, C, D eta E atalei baitagozkie. Informazioa Estatistikako Institutu Nazionaletik dator. |
| Helburua |
Industria Prezioen Indizearen estatistikaren helburu nagusia da industria prezioen bilakaera neurtzea. Horretarako, erabilitako diseinuak abiapuntu ditu industria jarduera desberdinen egiturak eta haietako bakoitzean gehien merkaturatzen diren produktuen egiturak, oinarri dutenak kasuan kasuko enpresen negozio-zifrak. Osagai horiek eta adierazle honen metodologia osatzen duten beste batzuk eguneratu behar dira maiztasun desberdineko epeetan, Industria Prezioen Indizearen ordezkagarritasunari eutsiko bazaio.
Hilero argitaratzen da Nafarroako eta Espainiako indize orokorra. Horretaz gain, informazio agregatua argitaratzen da, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera (kontsumo ondasunak, ekipo ondasunak, tarteko ondasunak eta energia). |
| Arauak |
1158/2005 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2005eko uztailaren 6koa, Europar Batasuneko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 Erregelamendua aldatzen duena. INEren eta Nastaten arteko truke-akordioa. |
| Argitalpen-mugak |
Laginaren tamaina dela eta, ezin da daturik argitaratu lurralde-bereizketa handiagoarekin, ez eta jarduera-adarraren arabera ere. |
| Erakundea/saila |
Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat |
| Eragiketa-mota |
Galdetegia norberak betetzea, paperean, Auto-betetzea formulario elektroniko bidez - web (CAWI) |
| Bereizita |
Nafarroa |
| Kodea Nafarroako Estatistika planean |
2200095 - Industria Prezioen Indizea
|
| Kodea Estatistika Plan Nazionalean |
IOE: 30051 Industria Prezioen Indizeak (EIN)
|
| Estatistikako populazioa |
Barne-merkatuan industria-produktuak fabrikatzen eta saltzen dituzten establezimendu guztiak. Ez dira sartzen, beraz, kanpoko merkatuan saldutako produktuengatik lortutako diru-sarrerak. |
| Datu-bilketaren maiztasuna |
Hilean behin |
| Aldaketaren data |
2026ko abuztuaren 25a |