C_postales

Posta-helbideak
Nafarroako kale-izendegiaren mantenimendua

102/1994 FORU DEKRETUAK, maiatzaren 16koak, Nafarroako kale-izendegiak mantentzeko arauak ematen dituenak, Nafarroako Gobernuko estatistika-organoari esleitzen dio Nafarroako kale-izendegia eguneratuta mantentzeko eginkizuna; halaber, informazio hori Nafarroako Gobernuaren eta gizarte osoaren eskura jarri behar du.

Nafarroako Estatistika Erakundeak —Tracasa Instrumental sozietatearekin egindako kontratu baten bidez eta Nafarroako Lurralde Informazio Sistemaren (SITNA) lankidetzarekin— mantentze-lan hori egiten du, eta horretarako, Nafarroako biztanle-entitateen bide guztien izen ofizialekin eguneratutako kale-izendegia edukiko du, eta hori Posta Helbideen Kudeatzailearekin (GDP) bat etorriko da.

"Estatistika-baliabideak" atalean, biztanleria-entitatearen eremuak (udalerria, entitate kolektiboa, entitate berezia), bide-mota, bidearen izena, atariaren zenbakia, posta-kodea, barrutia eta errolda-atala dituen informazio hori kontsulta dezakezu; hala, eremu horietatik iragazi eta nahi duzun informazioa atera ahal izango duzu. Deskarga daitezkeen fitxategiek EPSG:25830 eta EPSG:4326 erreferentzia-sistemen koordenatuak ere barne hartzen dituzte.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez