C_servicio_clasificaciones

Sailkapenak eta nomenklaturak
Estatistika-sailkapenak errealitatearen ezaugarriak zenbait mailatan –lurralde-maila, ekonomikoa, soziala, etab.– antolatzen eta kategorizatzen dituzten tresnak dira.

Estatistikaren eremuan adostutako sailkapenek populazioen arteko konparagarritasunerako bide ematen dute eta edozein fenomenoren analisia aberasten dute.

Nafarroako Estatistikaren 11/1997 Foru Legeak sailkapenen aplikazioa ezartzen du (6. art.), eta zehazten du Estatuko Administrazio Orokorrean eta Europar Batasunean ezarritakoekin bateragarriak izan beharko dutela.

Sailkapenak eta nomenklaturak ezaugarri batekiko edo batzuekiko homogeneotasunaren eta gainerako unitateekiko desberdintzearen araberako unitateen taldekatzean oinarritzen  dira.

Funtsezko tresna bat da estatistika-jardueran eta eremu ugaritan dago: hezkuntza, osasuna, hilkortasuna, jarduera ekonomikoa, nazioarteko merkataritza, etab.

Sailkapenen konplexutasunak agerian jartzen du fenomenoak neurtzeko zailtasuna eta diziplinek informazioari eta analisiari balioa ematen dien tresna gisa erabiltzeko partekatzen duten interesa.

Hezkuntza-eremuko adibide bat lortutako ikasketa-mailaren araberako sailkapena da; populazioa informazio horretan oinarrituta antolatzeko aukera ematen du.  

Estatistika Baliabideak’ atalean, estatistika publikoaren eremuan sarrien erabiltzen diren sailkapenak kontsulta daitezke. 

 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez