Eduki publikatzailea

Industria
Industria Ekoizpenaren Indizeak

Metadatuak

Gai nagusia Industria, eraikuntza eta zerbitzuak
Gaikako sailkapena Industria, eraikuntza eta zerbitzuak>Industria
Izena Industria Ekoizpenaren Indizeak
Deskribapena Industria-ekoizpenaren indizea (IPI) koiunturako adierazle bat da, eta 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean (CNAE-2009) jasota dauden industria-adarren ekoizpen-jardueraren hileko bilakaera neurtzen du. Industria-establezimenduei zuzenduriko inkesta baten bitartez lortzen da. Hauek, adierazlearen saskirako aukeratutako eta establezimenduak ekoizten duen produktu bakoitzaren ekoitzi diren kantitateak jakinarazten dituzte. Informazio horrekin produktu bakoitzaren oinarrizko indizeak egiten dira eta EJSN-2009 sailkapenean sailkatutako jarduera ezberdinen arabera banatuta.
Nafarroako indize orokorra eta estatu osokoa hilero argitaratzen dira, bai eta jardueraren banantze-maila ezberdinak ere, EJSN-2009 sailkapenaren arabera. Horrez gain, informazio agregatua argitaratzen da, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera (kontsumo-ondasunak, ekipo-ondasunak, tarteko ondasunak eta energia).
Helburua Industria-jardueraren bilakaera aztertzea, argitaratutako indizeen bitartez. Hilero-hilero indizeak eta beren hileko, urteko eta metatutako aldakuntza-tasak argitaratzen dira, indize orokorrerako zein banantze ezberdinetarako.
Arauak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa, Europar Batasuneko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 Erregelamendua aldatzen duena.
Argitalpen-mugak Laginaren tamaina dela eta, ezin da daturik argitaratu lurralde-bereizketa handiagoarekin, ez eta jarduera-adarraren arabera ere.
Erakundea/saila Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat
Eragiketa-mota Galdetegia norberak betetzea, paperean, Auto-betetzea formulario elektroniko bidez - web (CAWI)
Bereizita Nafarroa
Kodea Nafarroako Estatistika planean 2200094 - Industria Ekoizpenaren Indizeak
Kodea Estatistika Plan Nazionalean IOE: 30050 Industria Ekoizpenaren Indizeak (INE)
Estatistikako populazioa Jarduera nagusia Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN-2009) B, C, D eta E ataletan (36. dibisioa) duten enpresen eta establezimenduen multzoa. Hau da, inkestak honako hauek hartzen ditu barne: erauzketa-industriak; manufaktura-industriak; energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornikuntza eta uraren atzematea, arazketa eta banaketa.
Datu-bilketaren maiztasuna Hilean behin
Aldaketaren data 2025ko uztailaren 1a