Eduki publikatzailea

Finantzak
Hipoteken Estatistika

Metadatuak

Gai nagusia Ekonomia eta finantzak
Gaikako sailkapena Ekonomia eta finantzak>Finantzak
Izena Hipoteken Estatistika
Deskribapena Hipoteken estatistikak informazioa ematen du hipoteken eraketari buruz, hau da, erreferentziako hilabetean ondasun higiezinen gainean eratzen diren hipoteka berrien kopuruari buruz eta hipoteka horiei dagozkien hipoteka-kreditu berrien zenbatekoari buruz. Informazioa ematen du, halaber, hipoteken erregistroko aldaketei edo ezerezteei buruz. Informazio hori guztia zenbait aldagairen arabera desagregatzen da, hala nola hipotekatutako finkaren izaeraren arabera edo entitate mailegu-emailearen arabera. Informazioa Estatistikako Institutu Nazionaletik dator.
Helburua Helburu nagusia da eskaintzea zenbat hipoteka berri eratzen diren erreferentziako hilabetean ondasun higiezinen gainean (landa-lurrekoak, hiri-lurrekoak edo bestelakoak) eta inskribatzen diren jabetza erregistroetan. Zenbatekoa dagokie hipoteka horien hipoteka-kreditu berriei.
Arauak Espainiako Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileen Elkargoak eta Estatistikako Institutu Nazionalak 2004an sinatutako lankidetza-hitzarmena.
INEren eta Nastaten arteko truke-akordioa.
Argitalpen-mugak
Erakundea/saila Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat
Eragiketa-mota Administrazio-datuak berrerabiltzea
Bereizita Nafarroa
Kodea Nafarroako Estatistika planean 2200080 - Hipoteken Estatistika
Kodea Estatistika Plan Nazionalean IOE: 30149 Hipoteken Estatistika (INE)
Estatistikako populazioa Jabetza-erregistroetan inskribatuta dauden eratutako, aldatutako edo ezeztatutako hipoteken multzoa.
Datu-bilketaren maiztasuna Hilean behin
Aldaketaren data 2025ko martxoaren 24a