Eduki publikatzailea

Zerbitzuen Sektorearen Jarduera Adierazlea

Argitalpen-data: 2024-api-18 Datuen erreferentzia: 2024ko Otsaila Behin-behineko datuak

Zerbitzuen Sektoreko negozio-zifra % 11,8 hazi zen otsailean urte arteko balioan eta % 1,4 aurreko hilarekin alderatuta

Merkataritzak % 13,3ko hazkuntza izan du negozio-zifran, urte arteko tasan

Guztira. 2024ko otsailean, Merkatuko Zerbitzuen Sektoreko negozio-zifra % 11,8 igo da Nafarroan, termino arruntetan, aurreko urteko hil berarekin alderatuta.

Sektoreka, urte arteko bilakaera. Bi talde handien artean, Merkataritza % 13,3 igo da, eta Bestelako zerbitzuak % 7,4. 

Sektoreka, hileko bilakaera.  Negozio-zifra % 1,4 igo da aurreko hilaren aldean. Bi talde handien artean, Merkataritza % 1,3 hazi da eta Bestelako zerbitzuak % 1,9.

Guztira eta sektoreka. Zerbitzuen sektoreko enpleguak urte arteko % 1,0eko igoera izan du otsailean. Jarduera-adarren arabera, Nafarroan enplegua % 1,8 igo da Merkataritzan eta % 0,5 Bestelako zerbitzuetan. 

Espainia. Zerbitzuen Sektoreko enplegua % 2,0 igo da otsailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez