Eduki publikatzailea

Zerbitzuen Sektoreko Jardueraren Adierazlea

Argitalpen-data: 2026-aza-20 • Datuen erreferentzia: 2026ko iraila •Behin-behineko datuak

Irailean, zerbitzuen sektoreko negozio-zifra % 10,7 igo da urtetik urtera, eta % 13,6 aurreko hilabetearekin alderatuta

“Jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak” adarrak izan du negozio-zifraren igoerarik handiena, urte arteko tasan % 22,7koa

Negozio-zifra. 2026ko irailean, Merkatuko Zerbitzuen Sektoreko negozio-zifra % 10,7 igo da Nafarroan, termino arruntetan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. 

Sektoreka, urte arteko bilakaera. Bi talde handietatik, Merkataritza % 11,9 igo da, eta Bestelako zerbitzuak, berriz, % 7,7. Azken talde horren barruan, honako adar hauetan igo da negozio-zifra: Ostalaritza (% 0,3), Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% 1,6), Garraioa eta biltegiratzea (% 10,3) eta Jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak (% 22,7). Informazioa eta komunikazioak adarrean, berriz, jaitsi egin da (–% 10,7).

Sektoreka, hileko bilakaera. . Negozio-zifrak % 13,6ko igoera izan du aurreko hilabetearekin alderatuta. Bi talde handietatik, Merkataritza % 12,5 igo da, eta Bestelako zerbitzuak, berriz, % 16,8. Azken talde horren barruan, adar guztietan igo da negozio-zifra: Ostalaritza (% 0,1), Jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak (% 13,6), Garraioa eta biltegiratzea (% 18,3), Informazioa eta komunikazioak (% 21,8) eta Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% 41,9). 

Espainia. Zerbitzuen sektorearen urteko tasa % 8,5ekoa izan da.

Guztira eta sektoreka. Irailean, zerbitzuen sektoreko enpleguak urtetik urterako % 0,3ko igoera izan du. Jarduera-adarren arabera, Nafarroan enplegua % 1,3 igo da Merkataritza adarrean, eta % 0,2 jaitsi da Bestelako zerbitzuak adarrean.  

Espainia. Zerbitzuen sektoreko enplegua % 1,3 igo da irailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez