Hilabete bakoitzeko azken egunean altan dauden enplegu-eskari guztiek osatzen dute, erregistratutako langabezia neurtzeko estatistika-irizpideak ezartzen dituen 1985eko martxoaren 11ko Ministro Aginduan (85/03/14ko BOE) deskribatutako lan-egoerei dagozkienak izan ezik.
Erabilitako sailkapen-irizpideak egindako lan mota eta konpetentziak dira. Konpetentziak dira enplegu jakin bati datxezkion zereginak betetzeko gaitasuna. Horretarako, bi ikuspuntu hartzen dira kontuan: konpetentzien maila eta espezializazioa. LSN-11 Lanbideen Sailkapen Nazionala erabiltzen da.
Pertsona batek lortutako prestakuntza-maila honela definitzen da: "gizabanakoak osatu duen maila gorena", eta "gainditu duen maila goreneko programaren arabera neurtzen da, normalean dagokion ziurtagiriaren bidez balioztatua".