Produktu edo agregazio baten ondorioak neurtzen du zenbat aldatuko litzatekeen indize orokorra, baldin eta produktu edo agregazio horren prezioa soilik aldatuko balitz (alegia, gainerakoek prezio berari eutsko baliote).
Salerosketa-eskrituran egindako lehen eskualdatzearen xede den etxebizitza, normalean sustatzaileak edo eraikitzaileak lehen eskuratzailearen alde egiten duena.
Mota guztietako etxebizitzak sartzen dira, berriak eta bigarren eskukoak, pisuak eta familia bakarreko etxebizitzak, ordainbidea edozein dela ere. Kontsumo Prezioen Indize Harmonizatuaren (KPIH) irizpideei jarraikiz, babes ofizialeko etxebizitzak kanpoan geratzen dira, populazioaren zati batek soilik eskura ditzakeelako.
Aldi horretan, indizeen batez bestekoa 100 da; EPIn, berriz, 2015. urtea da (2015 = 100).
EPIrako erabilitako kalkuluaren formularekin (Laspeyres kateatuta), prezioen erreferentzia-aldia urtero aldatzen da, eta aztertutako urtearen aurreko urteko azken hiruhilekoa da.
Uneko hiruhilekoko prezio zenbatetsiaren eta aurreko urteko laugarren hiruhilekoan zenbatetsitako prezioaren arteko zatidura, tipologia bakoitzerako, bider 100.