C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Enpresak fabrikatutako produktuen (bukatuak, erdibukatuak, abian daudenak, azpiproduktuak, hondakinak eta berreskuratutako materialak) amaierako eta hasierako izakinen (datuen erreferentzia-urtearen amaieran eta hasieran) arteko aldeari dagokion zenbatekoa. Izakin horiek ekoizpen-kostuaren arabera baloratzen dira.
Balio erantsia merkatuko prezioan honela kalkulatzen da: ekoizpenaren balioa ken birsalmentarako ez diren ustiapen-gastuak (lehengaien kontsumoa, tarteko produktuak eta bestelako hornidurak eta kanpo-zerbitzuetako gastuak).
Balio erantsia oinarrizko prezioetan honela kalkula daiteke: negozio-bolumenetik abiatuta (BEZa eta negozio-bolumenari zuzenean lotutako antzeko zerga kengarriak kenduta), gehi ekoizpen kapitalizatua, gehi beste ustiapen-errenta batzuk, gehi edo ken izakinen aldaketak, ken ondasun eta zerbitzuen erosketak, ken negozio-bolumenari lotuta dauden baina kengarriak ez diren produktuen gaineko zergak, gehi produktuengatik jasotako dirulaguntzak. Balio erantsitik kanpo geratzen dira enpresaren kontuetan errenta eta finantza-gastu edo ezohiko gisa erregistratutako errentak eta gastuak. Beraz, produktuentzako dirulaguntzak oinarrizko prezioen araberako balio erantsian sartzen dira, baina produktuen gaineko zerga guztiak kanpoan geratzen dira. Balio erantsia "gordin" kalkulatzen da; izan ere, ez dira balio-doikuntzak kentzen (balio-galera, esaterako).
Merkaturatutako edo saldutako ekoizpenari egiten dio erreferentzia beti, edozein dela ere eskatutako kopuruko ekoizpen-mota.
Industria Prezioen Indizea kalkulatzeko kontuan hartzen diren prezioak erreferentziazko hilaren 15ean indarrean dauden salmenta-prezioak dira, BEZa, fakturatutako zeharkako beste zerga batzuk eta garraio- eta merkaturatze-gastuak barne hartu gabe eta beherapen edo deskontu guztiak barne hartuta.
Erreferentzia-aldiaren bukaeraren eta hasieraren artean izakinek erosketa-prezioetan, BEZik gabe, izan dituzten aldaketei egiten die erreferentzia. Izakinen aldaketa honela neur daiteke: birsaltzeko erositako produktuen izakinetan izan diren alten balioa ken bajen balioa eta izakinak osatzen dituzten ondasunen galera errepikarien balioa.
Eraldaketarik gabeko erosketa- eta birsalmenta-jardueraren produktua da. Negozio-bolumena, erosketak eta jaso ziren baldintza beretan birsaltzeko erositako ondasun eta zerbitzuen izakinen aldaketa oinarri hartuta kalkulatzen da.
Merkaturatutako produkzioa eta enpresa bereko beste produktu batzuen fabrikazioan integratzeko egindako produkzioa biltzen ditu.
Ekoizpen-balioak unitateak benetan ekoitzitako kopurua neurtzen du, salmentetan oinarritzen dena, izakinen aldaketak eta ondasun eta zerbitzuen birsalmenta barne. Ekoizpen-baliotzat hartzen da negozio-zifra edo ondasunak saltzearen eta zerbitzuak ematearen ondoriozko diru-sarrerak, gehi edo ken amaitutako eta abian diren produktuen izakinen aldaketak eta birsaltzeko erositako ondasun eta zerbitzuen aldaketak, ken birsaltzeko ondasun eta zerbitzuen erosketak (deklarazio-aldian soilik saldutako ondasun eta zerbitzuak, birsaltzeko erositako ondasunak biltegiratu eta garraiatzeko gastuak kanpo utzita), gehi ekoizpen kapitalizatua, gehi beste diru-sarrera batzuk (ustiapenekoak eta ezohikoak), dirulaguntzak kanpo. Ekoizpen-baliotik kanpo geratzen dira finantzario gisa edo enpresa-kontabilitateko interes eta dibidendu gisa sailkatutako diru-sarrerak eta gastuak. Birsaltzeko ondasun eta zerbitzuen erosketetan, hirugarrenei baldintza beretan emateko erositako zerbitzuak barne hartzen dira. N.B.: Ekoizpen kapitalizatuan ekoizleek inbertsio gisa kontserbatzen dituzten ondasun guztien norberaren konturako ekoizpena sartzen da. Azken horretan barne hartzen da aktibo finko materialak (eraikinak, etab.) eta aktibo ukiezinak (programa informatikoen garapena, etab.) ekoiztea. Ekoizpen kapitalizatua saldu gabeko ekoizpena da, eta haren ekoizpen-kostuaren arabera baloratzen da. Kontuan izan behar da kapital-ondasun horiek ere inbertsioan sartu behar direla. N.B.: Beste diru-sarrera batzuk (ustiapenekoak eta ezohikoak) enpresaren kontabilitate-epigrafe bat dira. Edukia sektorearen eta denboraren arabera alda daiteke; beraz, ezin da definitu, zehazki, estatistika-ondorioetarako.
Inkestaren erreferentzia-aldian saldutako unitate fisikoetako ekoizpena jasotzen du.
Kontzeptu honek enpresak bere ekipoak eta pertsonala erabiliz ibilgeturako egin dituen gastuen kontrapartida jasotzen du. Eragina izan dezake ibilgetu materialean (instalazio teknikoak, informazioa prozesatzeko ekipoak, konponketa edo hobekuntza handiak, etab.), higiezinetako inbertsioetan (lurrak, eraikinak eta eraikuntzak, inbertsio gisa) eta aktibo ukiezinetan (informatika-aplikazioak, ikerketa eta garapena, ikus-entzunezko ekoizpenak, etab.). Kontzeptu horren barruan sartzen dira bai ekipo-ondasunen edo eraikinen ekoizpena, bai lehendik zeudenen gainean egindako konponketa eta hobekuntza handiak, ondasunaren balio-bizitza, ekoizpen-gaitasuna edo errendimendua handitzeko eginikoak. Era berean, errubrika honen barruan sartzen da beste enpresa batzuei ikerketarako eta garapenerako enkargatutako lanengatiko ordainsari gisa egindako ordainketei dagokienez aktibatzen diren gastuen kontrapartida (hesiz kanpoko I+G gastuak).
Dimentsio hori ezartzeko kontuan har daiteke edo negozio-zifraren tamaina edo enpresaren plantilla eratzen duen pertsona kopurua.
Enpresak Espainiatik kanpo egindako salmentek sortutako negozio-zifraren zenbatekoa.
Faktoreen kostuari erantsitako balioa da ustiapen-jardueretatik ―ustiapen-dirulaguntzengatiko eta zeharkako zergengatiko doikuntzak egin ondoren― eratorritako diru-sarrera gordinen baliokidea. Negozio-zifran oinarrituta kalkula daiteke, gehi ekoizpen kapitalizatua, gehi ustiapeneko beste diru-sarrera batzuk (ustiapeneko dirulaguntzak barne), gehi edo ken izakinen aldaketa, ken ondasun eta zerbitzuen erosketak, ken negozio-bolumenari lotuta dauden baina kengarriak ez diren produktuen gaineko beste zerga batzuk, ken ekoizpenari lotutako zergak eta tasak. Ekoizpenari lotutako zergak eta tasak kontrapartidarik gabeko nahitaezko ordainketak dira, eskudirutan edo jenerotan egiten direnak, administrazio publikoek edo Europar Batasuneko erakundeek biltzen dituztenak, ondasun eta zerbitzuen ekoizpena eta inportazioak, eskulanaren erabilera, lurraren jabetza edo erabilera, eraikinak eta ekoizpenean erabilitako beste aktibo batzuk zergapetzen dituztenak, ekoitzitako edo saldutako ondasun eta zerbitzuen kopurua edo balioa edozein dela ere. Ustiapeneko soberakin gordinetik abiatuta ere kalkula daiteke, langileen kostuak gehituta. Balio erantsitik kanpo geratzen dira enpresa-kontabilitatean finantzario gisa sailkatzen diren diru-sarrerak eta gastuak, kapital-sozietateen urteko kontuen arabera. Balio erantsitik kanpo geratzen dira honako hauek: interesengatiko sarrerak; dibidenduengatiko sarrerak; interesengatiko gastuei dagokienez atzerri-diruko maileguetatik datozen kanbio-aldeengatiko irabaziak eta erreskate-eragiketetatik edo zor edo finantza-gastu bat azkentzetik datozen irabaziak, nazioarteko kontabilitate-arauekin bat etorriz. Balio erantsia faktore-kostuan gordinean kalkulatzen da; izan ere, ez dira balio-doikuntzak kentzen (hala nola balio-galera eta narriaduragatiko galerak).
Enpresak kontuan hartutako hilabetean dagokion jardunean saldutako produktuen kontzeptuan guztira fakturatu duena da, ondasunek kargatzen dituzten zerga eta tasa guztiak barne.
Kapitaleko partaidetzen diru-sarrerak dira, errenta finkoko balioenak, kredituenak, goiz ordaintzeagatiko erosketen gaineko deskontuak eta balio negoziagarrietako mozkinak.
Materialak ez diren iraupen luzeko elementuak hartzen dira kontuan. Barne hartzen ditu ikerketa- eta garapen-gastuak (enpresak berak egindakoak edo hirugarrenei enkargatuak), ikerketa- edo ustiapen-eskubideak eskuratzeko administrazio-emakidak, jabetza industriala, merkataritza-funtsa, lokalak eta aplikazio informatikoak (enpresak berak eginak izan edo ez) eskualdatzeko eskubideak. Bai eta leasing-eko kontratuen ondorioz eskuratutako ondasunak ere.
Ondasun iraunkor berriak edo erabiliak dira, beste enpresa batzuei erositakoak edo saldutakoak, edo norberaren erabilerarako ekoitzitakoak, baldin eta haien balio-bizitza urtebetetik gorakoa bada eta enpresak erabiltzeko bideratzen badira.
Igurikimenen adierazle harmonizatuak (Igurikimenak izenekoa) heldu den hiruhilekoari buruzko aldeko erantzunen portzentajearen eta kontrakoen arteko aldea edo saldoa jasotzen du. -100 (informatzaile guztiak ezkorrak dira; alegia, Kontrako laukitxoa markatu dute, hurrengo hiruhilekoari begira) eta +100 (informatzaile guztiak baikorrak dira; alegia, Aldeko laukitxoa markatu dute) bitartean egon daiteke. Haren interpretazio intuitiboa zuzena eta erraza da. Igurikimenak positiboak badira, baikorrek gainditu egiten dituzte ezkorrak, hurrengo hiruhilekoaren aldean.
Erreferentzia-urtean enpresa-jardueran iraunkortasunez zerbitzu emateko aktiboak eskuratzeko egiten diren transferentziak barne hartzen ditu. Era berean, balio-bizitza normala luzatzen duten edo dauden kapital finkoen produktibitatea handitzen duten hobekuntzak, eraldaketak eta konponketak barne hartzen ditu. Ez ditu barne hartzen konponketarako eta mantentze-lanerako gastu arruntak. Erosketa-prezioan baloratzen dira, hirugarrenei erosten bazaizkie, eta ekoizpen-kostuan, enpresak berak ekoizten baditu, instalazio-gastuak eta eskubide eta kanon posible guztiak barne, baina jasandako BEZa eta kengarria eta finantzaketa-gastuak kenduta. Honako hauek bereizten dira: - Ibilgetu materialeko inbertsioa (lursailak, eraikuntzak, makinak, tresnak, altzariak, ordenagailuak, ibilgailuak, etab.) - Ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa (administrazio-kontzesioak, jabetza industriala, aplikazio informatikoak).
Erreferentzia-aldian ondasun materialetan eginiko inbertsioa. Kapital materialeko ondasunak sartzen dira, berriak zein lehendik zeudenak, hirugarrenei erosi zaizkien kontuan hartu gabe; finantza-errentamenduko kontratu baten bidez eskuratu dira (ondasun iraunkor bat erabiltzeko eskubidea, alokairuak ordaintzearen truke, aurretik zehaztutako epe luze batean) edo autokontsumorako fabrikatu dira (kapital materialeko ondasunen ekoizpen kapitalizatua), urtebetetik gorako balio-bizitza dute, fabrikatu gabeko ondasun materialak barne, hala nola lurra. Kapitaliza daitekeen ondasun baten balio-bizitzaren atalasea handitu egin daiteke, enpresaren kontabilitate-jardunbideen arabera, baldin eta jardunbide horiek aurreikusitako urtebeteko balio-bizitza baino handiagoa behar badute.
Aktibo materialetako inbertsio-mota. Instalazio teknikoak ekoizpen-prozesuan erabilera espezializatua duten unitate konplexuak dira (eraikuntzak, makinak, materiala, piezak edo elementuak, bai eta, berez banangarriak izanik ere, funtzionamendurako behin betiko lotuta dauden sistema informatikoak ere).
Ondasun materialen salmentek hirugarrenei saldutako kapital-ondasun materialen balioa barne hartzen dute. Kapital-ondasun materialen salmentak benetan jasotako prezioan balioesten dira (BEZik gabe), eta ez kontabilitate-balioan, saltzaileak jasandako jabetzaren transferentzia-kostu guztiak kendu ondoren. Kanpoan uzten dira balio-doikuntzak eta salmentez bestelako lagapenak.
Balio erantsi handiena sortzen duena da.
Merkatuan saltzen ez diren zerbitzuak sortzen dituena; dagokion unitateari baino ez dio zerbitzu ematen (administrazio-departamentuak, garraio-zerbitzuak edo biltegiratzeak).
Saldutako ekoizpena eta egindako ekoizpena jasotzen ditu, enpresa bereko beste produktu batzuen fabrikazioan integratzeko, unitate fisikoetan.
Negozio-zifran kontuan hartzen ez diren beste diru-sarrera batzuk barne hartzen ditu, besteak beste: errentamenduengatiko diru-sarrerak, ustiapenean lagatako jabetza industrialeko diru-sarrerak, komisioengatiko diru-sarrerak, langileentzako zerbitzuengatiko diru-sarrerak (hala nola, ekonomatoak, garraioak, etxebizitzak, etab.), beste enpresa edo partikular batzuei aldi baterako zerbitzuak emateagatik lortutako diru-sarrerak (aldi baterako garraio-zerbitzuak, aholkularitzak, txostenak), etab. Ez dira ustiapenerako dirulaguntzak sartzen.
Langile-gastuek balio erantsiarekiko duten proportzioa. Ordaindutako enpleguak sektorean sortutako errentaren banaketan duen partaidetza-neurritzat har daiteke. Haren osagarria Ustiapeneko Soberakin Gordinaren Tasa da.
Erreferentzia-aldian hirugarrenei hornitutako ondasun eta zerbitzuen salmenten bidez behaketa-unitateak fakturatutako zenbateko guztiak jasotzen ditu, eta behaketa-unitateak berak zuzenean eginikoak eta aldizkako azpikontratazioetatik datozenak hartzen dira kontuan. Ondasun edo zerbitzuen salmenta horiek termino garbietan kontabilizatzen dira, alegia, bezeroari jasanarazitako kargak barne (garraioa, ontziak, etab.), nahiz eta bereiz fakturatu, baina goiz ordaintzeagatiko salmenten gaineko deskontuak, salmenten itzulerak edo itzulitako ontzien balioa kenduta, bai eta salmenta-rappelak ere. Unitateak fakturatutako ondasun edo zerbitzuek kargatzen dituzten zergak eta tasak ere sartzen dira, baina bezeroari jasanarazitako BEZa kanpoan geratzen da. Ikuspuntu administratibotik, Kontabilitate Plan Orokorrak (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) honako kontabilitate-partiden bidez zehazten du negozio-zifraren zenbateko garbi osoa: C700+C701+C702+C703+C704+C705-C706-C708-C709. Alegia: C700. Salgaien salmentak C701. Amaitutako produktuen salmentak C702. Erdi amaitutako produktuen salmentak C703. Azpiproduktuen eta hondakinen salmentak C704. Ontzi eta bilgarrien salmentak C705. Zerbitzu-prestazioak C706. Goiz ordaintzeagatiko salmenten gaineko deskontuak C708. Salmenten itzulerak eta antzeko eragiketak C709. Salmenta-“rappelak” Negozio-zifrak ez ditu barne hartzen, bada, ez dirulaguntzak ez ustiapeneko beste diru-sarrera batzuk, ez eta finantza-sarrerak, apartekoak edo ekitaldiaren emaitzan eragina duten beste batzuk ere.
Ondasun eta zerbitzuen erosketen guztizkoan sartzen da kontabilitate-aldian ekoizpen-prozesuan birsaltzeko edo kontsumitzeko erositako ondasun eta zerbitzu guztien balioa, eta kanpoan uzten dira kontsumoa kapital finkoko kontsumo gisa erregistratzen duten kapital-ondasunak. Ondasun eta zerbitzu horiek ondoko eraldaketarekin edo eraldaketarik gabe birsaldu daitezke, ekoizpen-prozesuan erabat erabili edo biltegiratu. Erosketa horietan sartzen dira ekoitzitako ondasunei zuzenean gehitzen zaizkien materialak (lehengaiak, bitarteko produktuak eta osagaiak), gehi kapitalizatu gabeko tresna txikiak eta ekipo-ondasunak. Era berean, material osagarrien (lubrifikatzaileak, ura, ontziak, manutentziorako eta konponketarako materialak edo bulegoko materiala) eta produktu energetikoen balioa ere barne hartzen dira. Aldagai honetan barne hartzen dira unitateak kapital-ondasunak ekoizteko egin dituen materialen erosketak. Gainera, erreferentzia-aldian ordaindutako zerbitzuak ere barne hartzen dira, bai industriakoak bai industriaz bestelakoak, eta unitatearen izenean hirugarrenek egin duten lanagatik ordaindutako zenbatekoak, konponketa- eta mantentze-lan arruntak, instalazio-lanak eta azterlan teknikoak barne. Kanpoan uzten dira kapital-ondasunak instalatzeagatik ordaindutako zenbatekoak eta kapitalizatutako ondasunen balioa. Halaber, barne hartzen dira industriaz bestelako zerbitzuek egindako ordainketak, hala nola ordainsari juridikoak eta kontabilitatekoak, patenteak eta lizentziak (kapitalizatzen ez direnean), aseguru-primak, akziodunen eta gobernu-organoen bileren kostuak, enpresa- eta lanbide-elkarteentzako kotizazioak, posta, telefono, komunikazio elektroniko, telegrafia eta fax bidezko gastuak, ondasunen eta langileen garraio-zerbitzuak, publizitate-kostuak, komisioak (soldatetan eta ordainsarietan sartuta ez daudenean), alokairuak, banku-gastuak (interesen ordainketak salbu) eta hirugarrenek ematen dituzten gainerako merkataritza-zerbitzu guztiak. Unitateak ekoizpen kapitalizatuaren kontzeptuan eraldatzen eta kapitalizatzen dituen zerbitzuak barne hartzen dira. Finantza-gastu gisa edo interes edo dibidendu moduko diru-sarrera gisa sailkatutako gastuak ondasun eta zerbitzuen erosketa guztietatik kanpo geratzen dira. Ondasun eta zerbitzuen erosketen balioa erosketa-prezioa izango da; alegia, erosleak produktuengatik benetan ordaindutako prezioa, erositako produktuak kargatzen dituzten zerga guztiak barne (dirulaguntzak kenduta), balio erantsiaren gaineko zergak izan ezik. Beraz, produktuek kargatzen dituzten gainerako zerga eta tasa guztiak ez dira ondasun eta zerbitzuen erosketen balioespenetik kentzen. Ekoizpenaren gaineko zergen tratamendua ez da egokia erosketa horien balorazioan. Industria-, merkataritza- eta zerbitzu-jarduerei buruzko estatistikei dagokienez, finantza- eta aseguru-jarduerak dituzten enpresen kasuan izan ezik.
Izakinen aldaketa (positiboa edo negatiboa) izakinek erreferentzia-aldiaren amaieran eta hasieran duten balioaren arteko aldea da. Izakinen aldaketa honela neur daiteke: izakinen alten balioa ken bajen balioa eta izakinak osatzen dituzten ondasunen galera errepikarien balioa. Izakinak erosketa-prezioetan erregistratzen dira, BEZik gabe, beste unitate bati erosten bazaizkio; bestela, ekoizpen-kostuan.
Faktoreen kostuko balio erantsiaren eta urteko batez besteko landunen kopuruaren arteko zatidura da. Landun bakoitzak (ordaindua izan ala ez) enpresaren errenten sorkuntzari egiten dion ekarpena adierazten du; zeharka jarduera bakoitzean lan-faktoreak duen pisu erlatiboaren neurri bat da.
Erreferentzia-urtean enpresak egindako produktu bukatuen, produktu erdibukatuen, azpiproduktuen, hondakinen, ontzien eta enbalajeen salmenten guztizko zenbatekoa da. Salmenta-prezioetan baloratutako salmenta garbien balioa zenbatzen da (deskontuak kendu ondoren), garraio-gastuak eta eragiketa horiek zergapetzen dituzten zergak barne hartu gabe.
Unitateak fabrikatu dituen eta oraindik saldu ez diren amaitutako edo abian diren produktuen izakinen arteko aldeari egiten dio erreferentzia, erreferentzia-aldiaren azken egunaren eta lehen egunaren artean.
Erreferentzia-urtean enpresak ustiategiari lotuta lortu dituen diru-sarrerak gehitzearen ondoriozko zenbateko osoa da (negozio-zifraren zenbateko garbia; enpresak bere aktiborako egin dituen lanak; dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak, eta ustiapeneko gainerako sarrerak).






