Eskatzaileak enplegatzeagatik lanpostuen eskaintzetan sortzen diren bajak dira. Eskaintza izendatuei dagozkien enplegatzeak: lana hartu behar duten langileen izena zehaztuz eskaintzen diren lanpostuak betetzean gertatzen diren bajak dira. Bat datoz, beraz, enplegatze izendatuak eta eskaintza izendatuak. Eskaintza generikoei dagozkien enplegatzeak: izen-zehaztapenik egin gabe eskaintzen diren lanpostuak betetzean gertatzen diren bajak dira.
Pertsona batek lortutako prestakuntza-maila honela definitzen da: "gizabanakoak osatu duen maila gorena", eta "gainditu duen maila goreneko programaren arabera neurtzen da, normalean dagokion ziurtagiriaren bidez balioztatua".