Familiako kide guztiek urte osoan jasotako diru-sarrera garbiak dira. Diru-sarrera horiek osatzen dituztenak honako hauek dira: besteren konturako lanaren diru-sarrerak, norberaren konturako lanaren irabaziak/galerak, gizarte-prestazioak, lanarekin zerikusirik ez duten pentsioen eskema pribatuen ondoriozko errentak, kapital- eta jabetza-errentak, familien arteko transferentziak, adingabeengatiko diru-sarrerak eta PFEZaren aitorpenaren emaitza.
Giniren koefizientea da, ehunekotan adierazia. Hau da, Giniren koefizientea 100ekin biderkatuta kalkulatzen da.
Diru-sarreren desberdintasuna neurtzeko erabili ohi den desberdintasun-neurri bat da. 0tik 1era bitarteko zenbaki bat da; 0 balioak erabateko berdintasuna adierazten du (pertsona guztiek diru-sarrera berak dituzte), eta 1 balioak, berriz, erabateko desberdintasuna (pertsona batek diru-sarrera guztiak ditu, eta gainerakoek bat ere ez). Kontsumo-unitateko errenta garbia oinarri hartuta kalkulatzen da.
“Kontsumo-unitate” kontzeptuak familia bat osatzen duten kide guztiek diru-sarrerak partekatzean gertatzen diren eskala-ekonomiak hartzen ditu kontuan, eta kontsumo-unitateen kopurua ELGAren eskala aldatua erabiliz zehazten da. Bakarrik bizi den pertsona batek kontsumo-unitate bat osatzen du, bakarrik egiten baitie aurre etxeko gastu guztiei. Familiako lehen helduari 1eko pisua esleitzen zaio, gainerako helduei 0,5eko pisua, eta 14 urtetik beherakoei 0,3ko pisua.
Familiaren errenta garbia familia osatzen duten kontsumo-unitateekin zatituta kalkulatzen da.
Kontsumo-unitateko errenta garbia pobrezia-mugaren azpitik duten pertsonen ehunekoa.
Kontsumo-unitateko errenta garbia pobrezia larriaren mugaren azpitik duten pertsonen ehunekoa. Muga hori kontsumo-unitateko errenta garbiaren medianaren % 30 edo % 40 da.
Kontsumo-unitateko errenta garbiaren medianaren % 60 da.
Se calcula dividiendo la renta neta del hogar por el número de personas que lo componen.
Diru-sarrerarik handienak dituzten biztanleen % 20ren guztizko errenta erabilgarriaren eta diru-sarrerarik txikienak dituztenen % 20ren guztizko errenta erabilgarriaren arteko erlazioa adierazten du. Kontsumo-unitateko errenta garbia oinarri hartuta kalkulatzen da.