Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) oinarrituta zehazten da. PFEZaren baterako aitorpenaren kasuan, aitortzaile nagusiak aitortutako helbidea hartzen da kontuan. Hortaz, aitorpen bereko aitortzaile guztiei etxebizitzaren edukitze-erregimen bera esleitzen zaie. Kontuan hartu behar da gerta daitekeela familia berean pertsona batzuek jabeak direla aitortzea eta beste batzuek, berriz, errentamenduan bizi direla aitortzea, adibidez. PFEZa aurkeztu ez duten pertsonen informazioa ez dago eskuragarri.
Familiako kide guztiek urte osoan jasotako diru-sarrera garbiak dira. Zehazki, Nafarroako Foru Ogasunarekin izenpetutako hitzarmen baten bitartez, Nafarroako Estatistika Erakundeari ematen dizkio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan islatutako datu ekonomikoak eta atxikipenak eta konturako diru-sarrerak jasotzen dituen 190 ereduan adierazitakoak. Diru-sarrera horiek osatzen dituztenak honako hauek dira: besteren konturako lanaren diru-sarrerak, norberaren konturako lanaren irabaziak/galerak, gizarte-prestazioak, lanarekin zerikusirik ez duten pentsioen eskema pribatuen ondoriozko errentak, kapital- eta jabetza-errentak, familien arteko transferentziak, adingabeengatiko diru-sarrerak eta PFEZaren aitorpenaren emaitza.
Giniren koefizientea da, ehunekotan adierazia. Hau da, Giniren koefizientea 100ekin biderkatuta kalkulatzen da.
Gini koefizientea desberdintasunaren neurri bat da, normalean diru-sarreretan dagoen desberdintasuna neurtzeko erabiltzen da, baina edozein banaketa-modu desberdin neurtzeko erabil daiteke. Gini koefizientea 0tik 1era bitarteko zenbaki bat da: 0 balioak erabateko berdintasuna adierazten du (denek diru-sarrera berak dituzte) eta 1 balioak, berriz, erabateko desberdintasuna (pertsona batek diru-sarrera guztiak ditu eta besteek ez dute diru-sarrerarik).
“Kontsumo-unitate” kontzeptuak familia bat osatzen duten kide guztiek diru-sarrerak partekatzean gertatzen diren eskala-ekonomiak hartzen ditu kontuan, eta kontsumo-unitateen kopurua ELGAren eskala aldatua erabiliz zehazten da. Bakarrik bizi den pertsona batek kontsumo-unitate bat osatzen du, bakarrik egiten baitie aurre etxeko gastu guztiei. Familiako lehen helduari 1eko pisua esleitzen zaio, gainerako helduei 0,5eko pisua, eta 14 urtetik beherakoei 0,3ko pisua.
Familiaren errenta garbia familia osatzen duten kontsumo-unitateekin zatituta kalkulatzen da.
Familiaren kontsumo-unitateko diru-sarrerak familietan eskala-ekonomiak kontuan hartzeko kalkulatzen dira. Familiaren guztizko diru-sarrerak kontsumo-unitateekin zatituz lortzen dira. Horiek kalkulatzeko, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) eskala aldatua erabiltzen da: lehen helduari 1eko pisua ematen dio, gainerako helduei 0,5eko pisua eta 14 urtetik beherakoei 0,3ko pisua.
Familiaren kontsumo-unitateko diru-sarrera kalkulatu ondoren, kide bakoitzari esleitzen zaio. Pertsonen kontsumo-unitateko diru-sarrera horiek (edo pertsonaren diru-sarrera baliokideak) pobrezia-arriskuaren neurriak kalkulatzeko erabiltzen dira.
Familiaren errenta garbia familia osatzen duten pertsonen kopuruarekin zatituta kalkulatzen da.
Pobrezia-arriskuaren tasa pobrezia-atalasearen azpitik dauden pertsonen ehunekoa da.
Kontsumo-unitateko errenta garbia pobrezia larriaren mugaren azpitik duten pertsonen ehunekoa. Muga hori kontsumo-unitateko errenta garbiaren medianaren % 30 edo % 40 izan ohi da.
Kontsumo-unitateko errenta garbiaren medianaren % 60 da.
Pobrezia-atalasea pertsonen kontsumo-unitateko diru-sarreren banaketaren araberakoa da. Eurostaten irizpideei jarraikiz, pertsonen kontsumo-unitateko diru-sarreren medianaren % 60an finkatzen da atalase hori. Mediana balio bat da, gizabanako guztiak diru-sarrera txikienetik handienera ordenatuta, horien erdiak balio horren azpitik eta beste erdiak gainetik uzten dituena. Beraz, neurri erlatiboa denez, errenta biztanleriaren artean banatzeko moduaren araberakoa da haren balioa.
Pobrezia-atalasearen balioa, pertsonaren diru-sarrera baliokideen modura adierazia, eurotan ezartzen da. Horrek esan nahi du atalase horren azpitik dauden kontsumo-unitateko urteko diru-sarrerak dituen pertsona bat pobrezia-arriskuan dagoela irizten zaiola.
Pobrezia-atalasearen balioa, familiaren guztizko diru-sarreren modura adierazia, familiaren tamainaren eta kideen adinen araberakoa da, hots, kontsumo-unitateen kopuruaren araberakoa.
Diru-sarrerarik handienak dituzten biztanleen % 20ren guztizko errenta erabilgarriaren eta diru-sarrerarik txikienak dituztenen % 20ren guztizko errenta erabilgarriaren arteko erlazioa adierazten du. Kontsumo-unitateko errenta garbia oinarri hartuta kalkulatzen da.