C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Sektore horretan sartzen dira administrazio zentraleko, autonomikoko eta udal-administrazioko unitate guztiak, gizarte-segurantzako funtsak barne, goi-mailako irakaskuntzako erakundeen deskribapenarekin bat datozen unitateak izan ezik. Era berean, nagusiki administrazioak kontrolatzen eta finantzatzen dituen irabazi-asmorik gabeko erakundeak ere barne hartzen ditu, goi-mailako irakaskuntzaren sektoreak administratutakoak izan ezik. Enpresa publikoak enpresen sektorean sartzen dira.
Estatistika-institutu nazionalak eta estatu kide bakoitzean estatistika komunitarioak egiteko ardura duten beste erakunde batzuk.
Enpresaburuen arteko lankidetza-sistema bat da, denbora jakin edo zehaztugabe batez, obra, zerbitzu edo hornidura bat gauzatzeko edo garatzeko. Ez dute nortasun juridiko propiorik. Obra edo zerbitzua burutu edo garatu ondoren, lotura amaitu egingo da, eta hura ezin izango da hamar urtetik gorakoa izan.
Nortasun juridiko propiorik gabeko tokiko unitatea, atzerriaren kontrolpean dagoen enpresa baten mende dagoena.
Espainian dagoen enpresa, baina atzerriko enpresa baten kontrolpean dagoena.
Talde batekoak izanik, atzerriko kontrolaren pean dauden edo ez dauden konkurtsopeko enpresa kopurua zehazten du.
El aumento de capital social puede realizarse por emisión de nuevas acciones o por elevación del valor nominal de las ya existentes.
En la inscripción del aumento de capital, además de las circunstancias generales, figuran:
-el importe del aumento
-la identificación de las nuevas acciones o el incremento de valor nominal experimentado por las antiguas
-la nueva redacción de los artículos de los Estatutos relativos al capital y a las acciones.
Filial baten jabea, azken batean, filialaren kontrol-katean hierarkikoki gora egitean, haren gaineko kontrola egiten duen unitate instituzionala edo enpresa da, eta hura ez du aldi berean beste unitate batek ere kontrolatzen. Beraz, gure kasuan, atzerrian bizi diren azken instantziako matrizeen edo jabeen Espainiako filialen emaitzak baino ez dira sartzen estatistika honetan.
Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko behar diren elementuak antolatzeko jarduera betetzen duen pertsona fisikoa. Definizio horretatik kanpo geratzen dira profesional liberalak (abokatuak, medikuak, etab.).
Akziodunen eta bezeroen diruarekin finantza-eragiketak egiten dituen merkataritza-enpresa.
Sozietatea bazkideek hartutako erabakiaren ondorioz desegitea.
"Las cajas de ahorro son empresas de estructura fundacional y naturaleza jurídico privada, que ejercen la actividad bancaria. La autorización para su constitución, en materia administrativa es similar a la de los Bancos.
Es necesario un fondo dotacional mínimo que depende del volumen de la población de los municipios donde operan.
Actualmente están asociadas en la Confederación Española de Cajas de Ahorro.
Una parte de sus beneficios se dedica a actividades sociales (bibliotecas, becas de estudio etc.)".
El capital social recoge las aportaciones realizadas por los socios a una sociedad mercantil a cambio de unos títulos de propiedad sobre la misma, se determina en la escritura de constitución, siendo necesaria su aportación como garantía real para los acreedores.
En el momento de la inscripción de la sociedad debe estar la cifra de capital social determinada en los Estatutos de la sociedad, siendo como mínimo el establecido por Ley para determinadas sociedades.
Cuando proceda, se hace constar también en los Estatutos, la parte del valor no desembolsado.
Para las sociedades especiales y otras entidades hay que tener en cuenta que para su inscripción en el Registro Mercantil la Ley obliga, al igual que en las sociedades Mercantiles, una serie de circunstancias, entre ellas, el metálico aportado. La cuantía que se aporta en el momento de la inscripción, depende de la clase de Sociedad, y puede ser:
-Capital mínimo
-Capital variable
-Capital social
-Patrimonio
-Fondo de dotaciones
-Fondo mutual, etc.
1990eko erreformatik aurrera, desegindako sozietateetan, kopurua baino ez da jasotzen, eta haiek forma juridikoaren eta desegiteko kausaren arabera sailkatzen dira.
Amaitzen ari den hiruhilekoari buruzko aldeko erantzunen portzentajearen eta kontrakoaren arteko aldea edo saldoa jasotzen du.
Elkarte- eta sozietate-erakundea, enpresa-subjektuek, profesionalek eta lankidetzarako tresna gisa legez zehaztutako beste batzuek eratua; haren zorrei bazkideek erantzuten diete, pertsonalki eta solidaritatez, elkarren artean eta modu subsidiarioan Ekonomia Intereseko Taldearekin. Ekonomia Intereseko Taldeek ez dute berentzako irabazi-asmorik; haien helburua bazkideen jarduera ekonomiko osagarrira mugatzen da soilik. Bi bazkide ditu gutxienez. Nortasun juridikoa eskuratzeko, eskritura publikoa eta Merkataritza Erregistroko inskripzioa behar dira.
Elkar Bermatzeko Sozietatea (EBB) finantza-erakunde bat da, eta enpresaburu txikiek eta ertainek (ETE) osatzen dute, kreditua lortzeko bide eman eta finantzaketa-baldintza orokorrak hobetzeko. Bazkide kopurua 150 da gutxienez, eta erantzukizun mugatua dute. Kapital soziala, gutxienez, 180.303 eurokoa da, eta, gehienez, 5.409.108 eurokoa.
Enpresa ondasun eta zerbitzuak ekoizteko antolamendu-unitate bati dagokio; erabakitzeko nolabaiteko autonomia du, nagusiki dauzkan baliabide arruntak erabiltzeko orduan. Enpresak jarduera bat edo gehiago betetzen ditu leku batean edo gehiagotan.
Sortze-kohorte bakoitzera mugatuta, sortu ondoko bost urteetako bakoitzean aktibo jarraitzen duten unitateen multzoari dagokio.
Dimentsio hori ezartzeko kontuan har daiteke edo negozio-zifraren tamaina edo enpresaren plantilla eratzen duen pertsona kopurua.
Enpresaren izaera juridikoa identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFZ) lehen karaktereak adierazten du.
Kontroltzat jotzen da enpresaren politika orokorra, hala badagokio, zuzendari egokiak izendatuz zehazteko gaitasuna.
Enpresaren egoitza sozialaren posta-helbideak, oinarrizko ezaugarrien artean, dagokion probintziako estatistika-kodea du. Hura da, beraz, enpresentzat jarraitzen den lurralde-esleipenaren irizpidea. Hala ere, toki-unitateen kasuan, unitatearen beraren finkapen fisikoa hartzen da kontuan, egoitza soziala beste probintzia batean badago ere.
Erreferentzia-urtean ekoizpen-faktore guztiak desegin dituzten unitateen multzoa. Ez dute loturarik lanean has daitezkeen beste enpresa batzuekin.
Sektore horretan sartzen dira jarduera nagusi gisa publikoari errealitate ekonomikoari dagokion prezioan saltzeko ondasun eta zerbitzuen merkataritza-ekoizpena duten enpresa, organismo eta erakunde guztiak (goi-mailako irakaskuntza izan ezik). Funtsean enpresen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak ere barne hartzen ditu.
Erreferentzia-urtean ekoizpen-faktore berrien konbinazio bat sortu duten unitateen multzoa. Ez dago aurretik bazeuden beste enpresa batzuekin loturarik.
Erreferentzia-urte osoan edo zati batean aktibo egon diren unitateen multzoa. Aldiaren amaieran aktibo jarraitzen duten enpresak eta aldi horretan zehar beren jarduerak erabat itxi dituzten enpresak kontabilizatzen dira.
Gizarteari, doan edo prezio konbentzionaletan, interes publikoko zerbitzuak ematen dizkioten erakundeak dira, beste modu batera ematea ekonomikoa eta erraza izango ez zirenak; gai publikoak administratzen dituzte eta kolektibitatearen politika ekonomikoa eta soziala betetzeaz arduratzen dira. Zentro horien jarduerak ugariak eta askotarikoak dira, eta administrazio publikoarekin, defentsarekin, ordena publikoarekin, osasunarekin, irakaskuntzarekin, kulturarekin, sustapen eta garapen ekonomikoarekin, ongizatearekin, garapen zientifiko eta teknikoarekin eta abarrekin izaten dute zerikusia.
Erabaki ekonomikorako oinarrizko zentro bat da, eta bereizgarri du portaera-uniformetasuna eta erabakitzeko autonomia bere funtzio nagusia betetzean, eta erakunde-sektoreetan (ES) biltzen dira. Esate baterako, familia bat, gizarte bat edo administrazio publikoen unitate bat izan daitezke.
Merkataritza-sozietate kapitalista da, eta pertsona batek edo gehiagok eratzen dute. Hartan, kapitala bazkideen ekarpenek osatzen dute, eta zati berdinetan banatzen da, partaidetza deiturikoetan; partaidetza horiek titularrari bazkide-izaera ematen diote, eta haiek ez dira sozietatearen zorren erantzule. Sozietate-izena librea da, eta ezin da lehendik zegoen beste sozietate-izen baten berdina jarri, eta nahitaez jaso behar ditu `Sozietate Mugatua’ hitzak edo haren laburdurak ‘EMS’ edo ‘SM’. Bazkide kopuruari dagokionez, gutxienez bazkide batek eta gehienez 50ek egon behar dute. Sozietate-zorrengatik bazkideek hirugarrenen aurrean duten erantzukizuna egindako ekarpenetara edo agindatuko ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Enpresaren kapital soziala ezin da 3.005 eurotik beherakoa izan, eta sozietatea eratzeko unean erabat ordainduta egon behar du.
Merkataritza Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa da, baina inskripzio-egintza merkataritza-eragiketak hastearekin batera egin daiteke, edo, bestela, haren ondoren.
Atzerrian dagoen enpresa, baina Espainiako enpresa baten kontrolpean dagoena.
Espainiaren kontrolpeko sukurtsala da Espainiako unitate batek kontrolatutako nortasun juridiko propiorik gabeko tokiko unitatea.
Topografikoki mugatutako leku batean dagoen ekoizpen-unitate oro da (tailerra, meatzea, fabrika, biltegia, denda, bulegoa, etab.); hartan, jarduera ekonomikoak egiten dira, eta enpresa bateko pertsona batek edo batzuek jardun ohi dute bertan lanean.
Sozietatea beste bati batzeko desegitea.
Sektore horretan sartzen dira unibertsitate, unibertsitate-mailako zentro, institutu teknologiko eta bigarren hezkuntzaren ondoko beste zentro batzuk, haien baliabideen jatorria eta nortasun juridikoa edozein izanik ere. Barne hartzen ditu, era berean, ikerketa-institutu, estazio esperimental eta goi-mailako irakaskuntza-zentroei zuzenean lotutako, kontrolatutako eta administratutako ospitale guztiak.
Balio higigarriak eta beste finantza-aktibo batzuk eskuratzea, edukitzea, gozatzea, administratzea eta besterentzea helburu dituen sozietate anonimoa, partaidetza nagusia izan gabe beste sozietate batzuen arriskuak eta errendimenduak konpentsatzeko. Bazkide kopurua ez da akzioak kotizazio ofizialerako onartzeko behar dena baino txikiagoa. Erantzukizun mugatua du. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, Merkataritza Erregistroan eta Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Erregistroan inskribatzea, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren baimena, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Enpresaren kapital soziala ezin da 1.202.024 eurotik beherakoa izan.
Identifikazio fiskaleko zenbakia. Gako bat da, eta pertsonak identifikatzeko aukera ematen du, Espainian merkataritza-jarduerak egin ahal izateko. Zergekiko harremanetarako ere erabili ohi da.
Inskripzio-eguntzat jotzen da Merkataritza Erregistroan aurkeztu izanaren idazpen-data.
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira familiei banako zerbitzuak edo kolektiboak ematen dizkietenak, bai doan, bai merkatukoei ez dagozkien prezioetan. Erakunde horiek kideen edo babesleen tasa, kotizazio edo dohaintzen bidez finantzatzen dira, eta enpresek eta administrazio publikoek emandako dirulaguntzen bidez.
Merkatutik kanpo eta etxeen zerbitzura (hau da, publikoaren) dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira. Partikularrak eta familiak ere barne hartzen ditu.
Honela definitzen da: balio erantsia sortzen duena, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren bidez.
Balio erantsi handiena sortzen duena da.
Merkatuan saltzen ez diren zerbitzuak sortzen dituena; dagokion unitateari baino ez dio zerbitzu ematen (administrazio-departamentuak, garraio-zerbitzuak edo biltegiratzeak).
Kapital-murrizketak honako xede hauek izan ditzake: -ekarpenak itzultzea -dibidendu pasiboak barkatzea -borondatezko erreserbak eratu edo areagotzea -galeren ondorioz murriztu den sozietatearen kapitalaren eta ondarearen arteko oreka berrezartzea -lege-erreserba eratu edo areagotzea -murrizketa akzioen balio nominala murriztuz, amortizatuz edo haiek trukatzeko elkartuz egin ahal izango da.
Kapital sozialak jasotzen ditu bazkideek merkataritza-sozietate bati haren gaineko jabetza-titulu batzuen truke eginiko ekarpenak; eraketa-eskrituran zehazten da, eta ekarpena egin behar da, hartzekodunentzako benetako berme gisa. Sozietatea inskribatzeko unean, sozietatearen Estatutuetan zehaztutako kapital sozialaren zifrak egon behar du, eta, gutxienez, Legeak sozietate jakin batzuetarako ezarritako gutxienekoa. Hala dagokionean, Estatutuetan jaso beha da, era berean, ordaindu ez den balioaren zatia. Sozietate berezietarako eta beste erakunde batzuetarako kontuan izan behar da hura Merkataritza Erregistroan inskribatzeko, Legeak, merkataritza-sozietateetan bezala, zenbait egoera agintzen dituela, besteak beste, eskudirutan egindako ekarpena. Inskripzioaren unean ematen den zenbatekoa Sozietate-motaren araberakoa da, eta honako hauetako bat izan daiteke: -Gutxieneko kapitala -Kapital aldakorra -Kapital soziala -Ondarea -Zuzkiduren funtsa -Funts mutuala, etab.
Kokaleku bakarreko enpresa merkataritza-jarduera lokal bakarraren bidez egiten duena da.
Bazkide kolektiboen ekarpenez eta bazkide komanditarioen kapitalaz osatutako merkataritza-sozietatea. Bi motatakoa izan daiteke: -Sozietate Komanditario Soila -Sozietate Komanditario Akzioduna
Talde bateko kide diren konkurtsopeko enpresen kopurua zehazten da INEren beste inkesta batzuetatik eskuratutako informazioaren arabera.
Erantzukizun Mugatuko Sozietatea edo Anonimoa, kontuan hartuta kapital sozialaren % 50 baino gehiago langileen jabetzakoa dela eta bazkidek batek ere haren heren bat baino gehiago eduki ezin duela, Estatua, autonomia-erkidegoak, toki-erakundeak edo sozietate publikoak partaide dituzten lan-sozietateak izan ezik. Sozietate-izenak 'Erantzukizun Mugatuko Sozietate Laborala' edo 'Sozietate Anonimo Laborala' adierazpena edo haren laburdurak: 'EMSL' edo 'SAL'eraman behar ditu, dagokionaren arabera. Gutxienez hiru bazkide izan behar ditu, bazkide batek ere ezin duela kapital sozialaren herena baino gehiago eduki, eta haietatik bik, nahitaez, langileak izan behar dute. Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa egitea, Merkataritza Erregistroan eta Lan Sozietateen Administrazio Erregistroan inskribatzea, zentsu-aitorpena egitea eta IFK lortzea. Enpresaren kapital soziala ezin da 3.005 eurotik beherakoa izan, baldin eta Lan Sozietate Mugatua bada, eta 60.101 eurotik beherakoa, Lan Sozietate Anonimoa bada.
Sozietate anonimoak dira eta, haietan, kapital sozialaren gehiengoa langileen jabetzakoa da; haietan ordaintzen diren zerbitzuak ematen dituzte, modu pertsonalean eta zuzenean, eta lan-harreman mugagabea dute.
Esparru bat da eta, egiturari dagokionez, bereizita dago eta independentea da (etxebizitzaren definizioaren zentzu berean); ez da soilik familia-etxebizitzarako eta, bertan, enpresa edo erakunde baten mendeko jarduera ekonomikoak betetzen dira edo bete daitezke. Esparruak eraikin batean egon behar du, eta osorik edo zati batean okupatu. Jarduera ekonomikotzat ekintza produktibo oro jotzen da, ondasunak sortzera edo zerbitzuak ematera daramaten bitarteko batzuen (ekipoa, eskulana, fabrikazio-prozedura, produktuak) ondorioz. Jarduerak irabazi-asmoarekin edo irabazi-asmorik gabe egin daitezke. Enpresatzat juridikoki zehaztutako erakunde oro jotzen da, kontabilitate independentea duena, gizaritza-jarduera baten mende dagoena, pertsona juridiko bat edo pertsona fisiko bat izan daitekeena, eta leku batean edo batzuetan ondasunak ekoizteko edo zerbitzuak emateko jarduera bat edo batzuk egiteko helburuarekin eratua. Lokalen adibide batzuk: Eraikitzen ari diren edo eraiki berri diren eraikinen behealdeko esparru diafanoak lokal bakar gisa jasoko dira, baldin eta esparru horietan, oraindik, haiek alokatzeko edo saltzeko banaketak egin ez badira. ; Eraikin-konplexu bat, geroago definituko denaren arabera, lokal bakartzat joko da, baldin eta konplexu horretan egiten diren jarduera ekonomiko guztiak enpresa bakar baten mende badaude. ; Merkatuko salmenta-postu finko bakoitza lokaltzat joko da, baina elkarrekin erroldatuko dira, merkatu-eraikinean dagoen lokalen konplexu gisa. ; Etxebizitza kolektibo bat duten eraikinetan, hotel-establezimenduak izan edo beste mota batekoak izan –hala nola ospitaleak, kuartelak, kartzelak, komentuak, etab.–, lokal bat erroldatu beharko da, gutxienez, etxebizitza kolektibo horri lotutako jarduera betetzeko dena. Eraikinean etxebizitza kolektibo bat baino gehiago badago, haietako bakoitzean dagokion lokala edo lokalak zenbatuko dira. ; Eraikin berean (edo eraikin-konplexu batean) administrazio publiko beraren edo beste baten mendeko zerbitzu anitzak ematen direnean, langileak kudeatzeko eta trebakuntzarako autonomia duten unitate adina lokal (edo lokal-konplexu) erregistratuko dira. Kanpotik sarbide bakarra duen esparru bat aldi berean familia-etxebizitza gisa eta lokal gisa kontuan hartzea eta erroldatzea onartzen da, baldin eta zati bat etxebizitzarako eta beste zati bat jarduera ekonomikoak egiteko erabiltzen bada, betiere jarduera horiek kanpotik identifikatzeko modukoak badira edo publikoak haietara sartzeko aukera erraza eta librea badu.
Merkataritza Erregistroa publizitate-tresna bat da, eta jendeari merkataritza-trafikorako datu garrantzitsuak ematea du helburu. Besteak beste, enpresaburuak eta Legeak eta Erregelamenduak ezarritako gainerako subjektuak inskribatzea du eginkizun. Merkataritza Erregistroak probintziako hiriburu guztietan daude ezarrita, eta, gainera, Ceuta eta Melilla hirietan.
Merkataritzako Erregistro Zentralak (R.E.M.I.C.) honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: -probintziako Merkataritza Erregistroetatik jasotako datuen antolaketa, tratamendua eta publizitatea; azken hori informatiboa baino ez -sozietate eta erakunde juridikoen izenen artxiboa eta publizitatea -Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala (BORME) argitaratzea, Erregelamendu honetan ezarritako baldintzetan. -Espainiako nazionalitatea galdu gabe bizilekua atzerrira lekualdatu duten sozietate eta entitateei buruzko erregistroa.
Konpainia-kontratua, zeinaren bidez bi pertsonak edo gehiagok irabaziak lortzeko ondasunak edo industria funts komunean jartzeko obligazioa hartzen duten, merkataritza-izaerakoa izango da, edozein motatakoa dela ere, betiere Merkataritza Kodearen xedapenen arabera eratu bada. Merkataritza-konpainia eratu ondoren, nortasun juridikoa izango du haren egintza eta kontratu guztietan.
Landun batek (edo lehendik lan egin duen langabe batek) okupazio nagusia betetzen duen establezimenduaren jarduera ekonomikoa; okupazio nagusitzat jotzen da ordu kopuru gehien eskatu dizkiona (erreferentziazko astean).
Merkatariak edo merkataritza-erakundeak aurkeztu ahal izango du ordainketa-etenduraren eskaera, baldin eta, zor guztiei erantzuteko behar adina ondasun izanik, likidotasunik ezagatik, ekoizpen- edo zerbitzu-eskari eskasagatik, produktibitate txikiagatik edo beste motibo batzuengatik dagozkien epemugetan aurreikusten badu ezin izango diela aurre egin.
Ordainketa Etenduren eta Porrot Aitorpenen Estatistikak (SQ) lurralde nazionalean, Ceuta eta Melilla barne, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegietan hasten diren ordainketa-etenduren eta porrot-aitorpenen espediente kopuruari buruzko informazioa jasotzen du. Estatistikaren populazio-eremua Epaitegietan hasitako ordainketa-etenduren eta porrot-aitorpenen espediente guztiek osatzen dute. Erreferentzia-hilabetea espedienteari hasiera ematen dion hilabetea da. Informazio-iturria Lehen Auzialdiko Epaitegiak eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak dira; haiek bidaltzen dituzte datuak EINera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta INEk elkarrekin diseinatutako galdetegi normalizatu batean. Etenduren eta porroten kopuruari buruzko datuak probintzien eta autonomia-erkidegoen arabera eskuratzen dira, bai eta egoera horietan dauden enpresen aktiboari eta pasiboari buruzkoak ere. Era berean, jarduera ekonomikoaren eta enpresaren izaera juridikoaren, porrot-motaren, eteteko motiboaren eta ordainketa-proposamenaren arabera ere sailkatzen dira.
Pertsona oro sartzeko aukera ematen duen esparru oro; egiturari dagokionez, bereizita daude eta independenteak dira, eta, haietan, merkataritza-jarduerak (salmentak) egiten dira edo egin daitezke, enpresa baten mende, eta, hartan, enpresa horretako pertsona batek edo gehiagok lan egiten dute.
Atal horren barruan, desegindako sozietateen kopurua eta desegiteko kausa baino ez dira jasotzen: borondatezkoa, fusio baten ondoriozkoa eta beste batzuk. Beste batzuetan, desegite judizialak eransten dira, bai eta hutsaltzeagatikoak eta desegiteko beste kausa batzuk ere.
Merkataritza-sozietate kapitalista, pertsona batek edo gehiagok osatua; hartan, kapitala bazkideen ekarpenek osatzen dute eta titularrari bazkide-izaera ematen dioten akzioetan zatitzen da, eta haien erantzukizuna haien ekarpen sozialera mugatzen da. Sozietate-izena librea da, baina ezin da lehendik bazegoen beste sozietate-izen berdin bat hartu, eta nahitaez adierazi behar da 'Sozietate Anonimoa' adierazpena edo haren laburdura, 'SA'. Sozietatea eratzeko, gutxienez bazkide bat behar da. Sozietate-zorrengatik bazkideek hirugarrenen aurrean duten erantzukizuna egindako ekarpenetara edo agindatuko ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital soziala ezin da 60.101 eurotik beherakoa izan, eta sozietatearen akzio bakoitzaren balio nominalak erabat harpidetuta egon behar du eta ordainduta egon laurden batean (% 25), gutxienez, sozietatea eratzen den unean. Akzioaren zati ordaindugabeari dibidendu pasiboa esaten zaio.
Sozietate horretan, bazkide guztiek, kolektiboaren izenean eta sozietate-izen batekin, eskubide eta betebehar beretan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute, ezartzen den proportzioan, eta modu subsidiarioan, pertsonalean, solidarioan eta mugagabean erantzun behar diete, dituzten ondasun guztiekin, eragiketa sozialen ondoriozko ondoreei. Sozietate kolektiboak sozietate-izen baten inguruan funtzionatzen du. Hura bazkide guztien izenak, haietako batenak edo bakar batenak osatuko du, eta azken bi kasu horietan "eta Konpainia" hitzak gehitu beharko dira. Sozietatea eratzeko, gutxienez bi bazkide behar dira, baina ez dago legezko maximorik. Bazkide guztiek har dezakete beren gain sozietatearen administrazioa, haietako baten edo batzuen alde berariaz hitzartu ezean. Nortasuna eskuratzeko, beharrezkoa da: -eskritura publikoa -Merkataritza Erregistroan inskribatzea -zentsu-aitorpena eta IFK lortzea Kapitalari dagokionez, ez dago ez gutxieneko ez gehieneko legerik.
Bazkide kolektiboen ekarpenez eta bazkide komanditarioen kapitalaz osatutako merkataritza-sozietatea. Sozietate-izenak bazkide kolektibo guztien, haietakoren baten edo bakar baten izena jaso behar du, edo izen objektibo bat, eta nahitaez jaso beharko du 'Sozietate Komanditario Akzioduna' edo haren laburdura 'SKA'. Sozietatea eratzeko, gutxienez hiru bazkide behar dira, eta haietako batek kolektiboa izan behar du nahitaez, baina ez dago legezko gehieneko mugarik. Bazkide kolektiboaren erantzukizuna mugagabea eta solidarioa da, eta bazkide komanditarioarena, berriz, egindako ekarpen ekonomikora mugatuta dago. Nortasuna eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital sozialari dagokionez, legezko gutxienekoa 60.101 euro dira.
Bazkide kolektiboen ekarpenez eta bazkide komanditarioen kapitalaz osatutako merkataritza-sozietatea. Sozietate-izenak bazkide kolektibo guztien edo haietakoren baten izena jaso behar du; azken kasu horretan, 'eta Konpainia'adierazpena gehitu behar da, eta bi kasuetan 'Komanditako Sozietatea'. Sozietatea eratzeko, gutxienez bi bazkide behar dira, eta haietako batek kolektiboa izan behar du nahitaez, baina ez dago legezko gehieneko mugarik. Bazkide kolektiboaren erantzukizuna mugagabea eta solidarioa da, eta bazkide komanditarioarena, berriz, egindako ekarpen ekonomikora mugatuta dago. Nortasuna eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital sozialari dagokionez, ez dago gutxieneko legerik.
Kapital aldakorra eta egitura eta kudeaketa demokratikoak dituen sozietatea izanik, atxikipen askeko eta borondatezko bajako erregimenean, baterako interes edo behar sozioekonomikoak dituzten pertsonak lotzen ditu, eta, behar horiek asetzeko eta komunitatearen zerbitzurako, enpresa-jarduerak garatzen dituzte, eta emaitza ekonomikoak bazkideei egozten zaizkie, funts komunitarioak artatu ondoren, egiten duten jarduera kooperatibizatuaren arabera. Sozietate-izenak nahitaez jasoko ditu 'Sozietate Kooperatiboa' hitzak edo haren laburdura ‘SK’. Bazkide kopurua mugagabea da, eta haiek sozietatearen zorren gainean duten erantzukizuna estatutuetan zehazten dena da. Legeak ez du gutxieneko kapitalik exijitzen kooperatibak eratzeko; estatutuek berek zehazten dute. Nortasun juridikoa eskuratzeko, Sozietate Kooperatiboen Erregistroan inskribatu eta eskritura publikoa egin behar da.
Sukurtsala da ordezkaritza iraunkorra eta nolabaiteko kudeaketa-autonomia duen bigarren mailako establezimendu oro, zeinaren bidez garatzen baitira, osorik edo zati batean, sozietatearen jarduerak. Merkataritza Erregistroan sukurtsalaren egoitzari dagokion probintzian inskribatuko da, eta, besteak beste, helbidea eta jarduera ekonomikoa jaso beharko dira. Sukurtsalak atzerriko sozietate batekoak badira, haien egoitza-lekuari dagokion Merkataritza Erregistroan ere inskribatuko dira.
Tokiko jarduera ekonomikoaren unitatea da jarduera jakin bat kokapen geografiko jakin batean garatzen duen enpresa baten zatia.
Esparru bat da eta, egiturari dagokionez, bereizita dago eta independentea da; ez da familia-etxebizitzarako erabiltzen eta, bertan, enpresa edo erakunde baten mendeko jarduera ekonomikoak betetzen dira.