Enpresaren eta langilearen artean denbora jakin baterako lan-harremana ezartzen duen lan-kontratua. Lanaldi osoan edo partzialean egin ahal izango da.
Enpresaren eta langilearen arteko lan-harremana hasi zenetik lanpostuan igarotako denbora.
Kaleratzea langileak eragindako ez-betetze larriagatik.
Lan-kontratuaren azkentzea enpresari egotz dakizkiokeen arrazoien ondorioz. Arrazoiak honako hauek dira:
• Arrazoi ekonomikoak: enpresak hiru hiruhilekotan segidan egoera ekonomiko negatiboa bizi duenean.
• Arrazoi teknikoak: enpresak ekoizpen-tresnetan aldaketak egiten dituenean eta, horren ondorioz, eskulana murrizten denean.
• Antolamedu-arrazoiak: enpresak langileen lan-sistemen eta lan-metodoen esparruan aldaketak egiten dituenean.
• Ekoizpen-arrazoiak: enpresak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuen eskarian aldaketak daudenean.
Enpresaren eta langilearen arteko lan-kontratua deuseztatzea.
Enpresak langileari kontratua ezarritako aldia baino lehen amaitzeagatik eskaini behar dion dirua. Zenbatekoa kaleratzeko arrazoien eta langilearen soldataren eta antzinatasunaren araberakoa da.
Arrazoi ekonomikoen, teknikoen, antolamendukoen edo ekoizpenekoen ondoriozko lan-kontratuen azkentzea, laurogeita hamar eguneko epean langile kopuru jakin bat eraginpean hartzen duenean.
Iraupena ezarri gabe hitzartzen den lan-kontratua. Lan-kontratu mugagabea lanaldi osokoa, lanaldi partzialekoa edo aldizkako zerbitzu finkoak ematekoa izan daiteke.
Ohiko lanaldia da, eta hitzarmen kolektibo bidez adostutakoaren edo enpresan ohikoak diren lanorduen berdina da, nahiz eta kontratua urtebetetik beherakoa izan.
Lanaldi arrunta da, hitzarmen kolektibo bidez adostutakoa baino iraupen laburragoa duena, edo enpresaren ohiko lan-ordutegia (egunerokoa, astekoa edo hilekoa) lanaldi erdikoa, hiru lanaldi-laurdenekoa, lau bostenekoa, etab. duena.
Lan-kontratuaren azkentzea langileari egotz dakizkiokeen arrazoien ondorioz. Arrazoiak honako hauek dira:
• Ondoren agertutako trebetasunik eza: langilea bere funtzioak betetzeko gai ez denean.
• Egokitzapenik eza: langilea bere lanpostuan egindako aldaketa teknikoetara egokitzen ez denean, betiere aldaketak arrazoizkoak badira eta enpresak egokitzeko prestakuntza eskaini badu.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Enpresaburu batentzat (pertsona fisikoa edo juridikoa) soldata, lansari, ordainsari, komisio edo bestelako ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak. Enplegatzailea publikoa edo pribatua den, sektore publikoko edo pribatuko soldatapekoez hitz egin daiteke.