Etxebizitza-unitate bat da, eta gela bat edo gehiago ditu, norbanako batek edo familia txiki batek instalazio osoak izateko diseinatuak.
Apartamentu turistikoa (unitatea) da aldizkako ostaturako alokairuan laga ohi den higiezina.
Erreferentzia-asteko ostiral eta larunbateko ostatu-gauen eta apartamentuak bider ostatu-gau horiei dagozkien egunak (kasu honetan bi) produktuaren arteko erlazioa, ehunekotan.
Erreferentzia-asteko ostiral eta larunbateko ostatu-gauen eta plazak (bi egun horietako ohe gehigarriak barne) bider ostatu-gau horiei dagozkien egunak (kasu honetan bi) produktuaren arteko erlazioa, ehunekotan.
Bidaiariek establezimenduetan batez beste ematen dituzten egunen gutxi gorabeherako kopurua adierazten du, eta ostatu-gauen kopurua bidaiari kopuruarekin zatituta kalkulatzen da.
Plaza kopurua establezimenduko ohe finko kopuruaren baliokidea da. Ez dira barne hartzen, beraz, ohe gehigarriak. Birentzako oheen kasuan, bi plaza zenbatzen dira.
Establezimendu irekia da erreferentziazko hilabetea irekiera-aldiaren barruan duena.
Estudio-motako apartamentuak gela bakarreko etxebizitzak dira.
Landa-eremuan edo landa-izaerako biztanleguneetan dagoen etxebizitza da eta, bloke-egitura izanik, kontraprestazio ekonomiko bidez, turismo-ostaturako zerbitzua eskaintzen duena eta ostatu-unitate bakoitzean elikagaiak prestatzeko, kontserbatzeko eta kontsumitzeko instalazio egokiak dituena.
Izaera finkorik ez duten eta establezimenduak ofizialki aitortutako eta direktorioan jasotako plazen barruan ez dauden oheak dira. Establezimenduan finko dauden altzariak (ohe-sofa, ohe-altzaria eta abar) ere ohe gehigarri gisa kontabilizatuko dira, baina benetan helburu horrekin erabiltzen direnean baino ez. Sehaskak ere ohe gehigarritzat hartuko dira.
Hilean okupatutako apartamentu guztien eta aldi berean eskuragarri dauden apartamentuen arteko erlazioa, ehunekotan, bider erreferentziazko hileko egunak.
Behaketa-unitatean erregulartasunez lan egiten duten eta soldata, lansari, komisio, haborokin, destaju edo espezietan ordainsaririk jasotzen ez duten pertsonak dira ordaindu gabeko langile okupatuak.
Enpresaburu batentzat lan egiten duten pertsonak dira, lan-kontratu bat dutenak eta soldata, lansari, komisio, haborokin, destaju edo espezieko ordainsari bat jasotzen dutenak (ordainketak “Langile-kostuak” epigrafean enpresaren galdu-irabazien kontuan erregistratzen diren pertsona guztiak sartu behar dira, baita kasu batzuetan lan-kontraturik ez dagoenean ere).
Ostatu-gaua bidaiari bakoitzak establezimendu batean ematen duen gau bakoitza da. Bidaiarien sarreraren kasuan bezala, okupatutako plazak bizilekuaren arabera banakatzen dira.
Inkestaren erreferentzia-aldian, egiten duten lanari esker, establezimenduan eta/edo espresa ustiatzaileetan ondasun eta zerbitzuak ekoizten laguntzen duten pertsonen multzoa, ordainduak eta ordaindugabeak, nahiz eta lokaletatik kanpo lan egin.
Ostatu-gauen guztizkoaren eta ostatu-gau horietan dauden plazen (ohe gehigarriak gehituta) arteko erlazioa da, ehunekoetan adierazia.
Ostatu berean ostatu-gau bat edo gehiago segidan ematen dituzten pertsona guztiak. Bidaiariak bizi diren herrialdearen arabera sailkatzen dira, eta Espainian bizi direnen kasuan, berriz, bizi ohi diren autonomia-erkidegoaren arabera.
Turismo-ostatuak instalazioen, ekipamenduen eta ematen dituzten zerbitzuen arabera sailkatzean ezarritako banatze-mailak.