Trafiko-istripu baten ondorioz hiltzen edo zauritzen den pertsona oro, estatistika honen definizioen arabera.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legeriaren mende dauden bide edo lursailetako batean gertatu edo sortu diren eta pertsona bat edo batzuk hiltzea edo zauritzea eragin duen eta, gutxienez, mugimenduan dagoen ibilgailu bat inplikatuta dagoen istripua.
Salbuesten dira:
a) Baieztatutako heriotza naturalek eragindako istripuak edo suizidio-zantzuak edo suizidio-saiakeraren zantzuak dituztenak, beste pertsona batzuei kalteak eragiten dizkietenean izan ezik.
b) Homizidioak, hirugarrenei nahita eragindako lesioak eta/edo jabetzei nahita eragindako kalteak.
Talka eginez gero, babestuko dituen karrozeriarik ez duten ibilgailuetan zirkulatzen duten pertsonak.
Biktimak eragin dituen trafiko-istripua, biktimetako bat, gutxienez, unean bertan edo hurrengo hogeita hamar egunen barruan istripuaren ondorioz hiltzen denean.
Trafiko-istripu baten ondorioz, berehala edo hurrengo hogeita lau orduen barruan hiltzen den pertsona oro.
Trafiko-istripu baten ondorioz, berehala edo hurrengo hogeita hamar egunen barruan hiltzen den pertsona oro.
Plaza bakarreko eta motor elektriko bidez soilik propultsatutako gurpil bateko edo gehiagoko ibilgailuak, diseinuz gehieneko abiadura 6 eta 25 km/h artekoa dutenak.
Gidaria edo bidaiaria izan gabe, zirkulazio-istripu batean inplikatuta dagoen pertsona oro. Ibilgailua konpontzen, bultzatzen edo ibilgailutik kanpo beste eragiketaren bat egiten ari den pertsona. Oinezkotzat jotzen dira, halaber, ibilgailutik irten, eta oinez urruntzen ari direnean, harrapatu egiten dituzten gidariak edo bidaiariak.
Zirkulazio-istripu baten biktima izanik ere ospitaleratu behar ez duen pertsona oro.
Zirkulaziorako egokiak diren bide edo lursail publikoetan zirkulatzeko aparatu egokia, baita erabilera komunekoak diren aparatuak ere, horretarako egokiak izan gabe.
Trafiko-istripu baten ondorioz, 24 orduz azpiko ospitaleratzea behar duen pertsona oro.
Trafiko-istripu baten ondorioz, istripua gertatu eta hurrengo 30 egunetan ospitaleratuta egon behar duen pertsona oro.