Kalkulurako kontuan hartzen diren prezioak ekoizlearen prezioak dira, eta honako ezaugarri hauek dituzte:
1. Muga nazionalean egiten duten prezioak dira, BEZa, zeharkako beste zerga batzuk edo aduana-eskubideak barne hartu gabe, baina beherapen edo deskontu guztiak barne hartzen dituzte.
Esportazio-prezioak FOB prezioak dira (libre ontzian jarrita), Espainiatik kanpo dagoen ibilbidearen zatiari dagozkion garraio-edo aseguru-gastuak barne hartu gabe.
Inportazio-prezioak IFK prezioak dira (kostua, asegurua, pleita), Espainiako ibilbidearen zatiari dagozkion garraio-edo aseguru-gastuak sartu gabe.
2. Hil bakoitzeko 15ean indarrean dauden prezioak dira.
3. Eurotan adierazitako prezioak dira. Prezioa beste txanpon batean ematen bada, euro bihurtuko da.