C_servicio_atencion

Erabiltzaileei arreta
Estatistika Nafarroako gizartearen zerbitzura

Elkarreragin zuzenago baten bidez, estatistiken pertsona eta entitate erabiltzaileei haren erabilera errazteko jarduketak.

1. Neurrira eginiko produktuak prestatzea

Web-orrian jasotzen diren taulen bidez, aztertzen ari garen estatistika-eragiketei buruzko ahalik eta kontsulta kopuru handienari erantzun nahi zaio.

Gainera, behar bereziagoetara egokitzeko, neurrirako ustiapenak eskaintzen dira, xehetasun handiagoa dutenak, taldekatze desberdina edo zabaldu ez diren aldagaiak baliatzea dakartenak.

Nastatek bere ekoizpenaren bidez edo berarekin hitzarmenak dituzten beste erakunde batzuek eginiko estatistika-eragiketen mikrodatuetarako sarbidearen bidez ematen du zerbitzu hori. Neurrirako ustiapen horiek beti bete beharko dituzte estatistika-sekretuari buruzko legeria eta lagapen-baldintzak eta datuaren kalitatea eskaini, Nastaten estandarren arabera.

2. Herritarrentzako informazioa eta arreta

Estatistikako kontuetan adituak ez diren herritarren eskaerei erantzuteko, Nastatek arreta-zerbitzu bat du, eta, haren bidez, edozein pertsonak estatistika-informaziora jotzeko bide izatea lortu nahi da.

Kontsultarik ohikoenak errentak eguneratzeko KPIari, udalerri bateko biztanle kopuruari, egon diren jaiotzei edo langabezia-tasari buruzkoak dira, bai eta ekonomiaren hazkuntzari buruzkoak edo beste orokorrago batzuk ere, hala nola gai jakin bati buruz zer informazio egon daitekeen eskuragarri. Zerbitzu hori eremu akademikoan lanak egiten dituzten ikasleei ere ematen zaie.

Helburua da estatistikaren erabilera gizarteari hurbiltzea, behar duen informazioa izan dezan.

Jarri Nastatekin harremanetan

3. Aholkularitza

Nastatek aholkularitza-zerbitzua du, eta hura, nagusiki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo Nafarroako Toki Administrazioko eragileei zuzentzen zaie, eta jarduketa baten diagnostikoa eta ebaluazioa egiteko adierazle egokienak ezartzera eta hura prestatzeko irtenbideak planteatzera bideratzen da, bai eta arreta espezializatuagoa behar duten kontu konplexuagoetara ere.

Zerbitzu horietako edozeinetarako, aurretik eskaera egin beharko da, eta hura honako inprimaki honen bidez egin ahalko da.

Otros servicios

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez