Eduki publikatzailea

Kontu ekonomikoak
Input/Output Esparrua

Metadatuak

Gai nagusia Ekonomia eta finantzak
Gaikako sailkapena Ekonomia eta finantzak>Kontu ekonomikoak
Izena Input/Output Esparrua
Deskribapena Nafarroako Input/Output Esparrua euskarri bat da, Nafarroako estatistika ekonomikoen sistemari eusten diona. Sintesiko estatistika bat da, jatorriaren eta helburuaren taulen ondoriozkoa, xehe-xehe deskribatzen duena produkzio prozesua eta Nafarroako ekonomiako baliabideen eta enpleguen arteko oreka, produktuen mailan, jarduera arlo homogeneoetarako.
Europako Kontu Ekonomikoen Sistemako (EKS-SEC-2010) metodologia erabiltzen du, bermatzen duena Espainiako kontabilitate nazionalarekin eta nazioarteko emaitzekin konparatu ahal izatea.
Honako hau kalkulatzen du: produkzioa, tarteko kontsumoak, balio erantsi gordina (BEGa), soldatapeko langileen ordainsaria, ustiatzearen soberakina eta errenta misto gordina eta produkzioaren gaineko beste zerga garbi batzuk, jarduera arlo homogeneoen arabera xehakatuak, zergak eta dirulaguntzak produktuen gainean, azken kontsumoaren gastua, kapitalaren eraketa gordina, esportazioak eta inportazioak. Aldagai guztiak aurkezten dira produktuen arabera xehakatuak, salbu eta enpleguaren, errenten, produkzioaren eta BEGaren agregatuak.
Bost urtean behin prestatzen dira printzipioz, baina azken aldiko edizioak ez datoz bat horrekin. Izan ere, 2005ekoen ondoren 2008koak egin ziren, orduan Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (EJSN-CNAE) aldaketa izan baitzen eta Espainiako Kontabilitate Nazionalak halako batzuk egin baitzituen; hurrengoak 2010ean izan ziren, Europako Kontuen Sistema (EKS-SEC-2010) berriaren aldaketak gehitzeko, eta EINekin berriz bat egiteagatik. 2016ko IOTk, funtsean, 2015ean hasitako Enpresen Egiturazko Estatistikaren aldaketa jasotzen du. Gaur egun egiten ari den IOTa 2021ekoa da, eta berriro ere EINek argitaratutako IOTarekin alderagarritasuna ahalbidetuko du, oinarri-urteko datarekin bat baitator.
Helburua Nafarroako input/output taula sintesiko estatistika bat da, bide ematen duena agregatu makroekonomiko nagusiak kalkulatzeko, xehetasun handiz, Nafarroako ekonomiako jarduera arlo homogeneoen araberako produktuetarako.
Aukera ematen du sistema estatistikoan eskura dauden iturrien balantzea eta berrikuspena egiteko.
Input/Output Esparrua EKS-SEC-2010ean egiteko, hiru taula egin behar dira:
-Jatorriko eta helburuko taulak.
-Input/output taula simetrikoa, jatorriko eta helburuko taulen ondoriozkoa, eta hortik abiatuta kalkulatzen dira koefiziente teknikoak (guztizkoak eta barnekoak), Leontiefen alderantzizko matrizeko koefizienteak. Taula horiek oinarri hartuta, hau lortzen da:
a) Produkzio kostuen egitura eta produkzio prozesuan sortutako errentarena.
b) Ekonomiaren barnean gertatutako ondasun eta zerbitzuen fluxuak.
c) Ondasun eta zerbitzuen fluxuak munduko beste herrialdeekin.
Arauak
Argitalpen-mugak
Erakundea/saila Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat
Eragiketa-mota Inkestetako datuak berrerabiltzea, Beste estatistika-eragiketa batzuk integratzea
Bereizita Nafarroa
Kodea Nafarroako Estatistika planean 2200076 - Input/Output Esparrua
Kodea Estatistika Plan Nazionalean IOE: 30033 Input/Output taulak (INE)
Estatistikako populazioa Nafarroan bizi diren unitateen jarduera jasotzen du.
Datu-bilketaren maiztasuna Bost urtean behin
Aldaketaren data 2025ko maiatzaren 29a