Eduki publikatzailea

Berdintasuna
Genero Berdintasunaren Indizea (GBI)

Metadatuak

Gai nagusia Estatistika sozialak
Gaikako sailkapena Estatistika sozialak>Berdintasuna
Izena Genero Berdintasunaren Indizea.
Deskribapena Genero Berdintasunaren Indizea neurri sintetikoa da, heltzen diena emakumeek eta gizonek bizitzaren esparruetan dituzten desberdintasunei, osasunaren esparrutik hasi, eta boterean, esparru ekonomikoan, lan arlokoan etab. GBEI institutuak (Genero Berdintasunerako Europako Institutua) proposatu du adierazlearen konfigurazioa. Institutu horrek prestatzen du informazio bera EBko herrialdeetarako.
Nafarroarako, adierazle batzuk egokitu behar dira, informazio iturri guztiak ez baitaude eskura biztanleriaren eremu horretarako.
Helburua Deskribatzea noraino egin duen aurrera Nafarroako gizarteak genero berdintasunaren arloan, eta, alderantziz, zenbateko bidea falta zaion emakumeen eta gizonen berdintasun osoa lortzeko.
Nafarroak genero berdintasunaren arloan duen egoera konparatzea erkidego honetarako, daukaten garapen ekonomikoa eta soziala dela eta, baliozko eredua osatzen duten gizarteekin, edo, arlo horretan lortutakoagatik, gainerakoentzat eredu diren beste horiekin.
Nafarroan genero berdintasunaren arloan ematen ari diren aurrerapausoak aztertzea, politikak ebaluatzeko eta jarduera berriak diseinatzeko genero berdintasuna lortzeko.
Arauak
Argitalpen-mugak
Erakundea/saila Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat
Eragiketa-mota Inkestetako datuak berrerabiltzea
Bereizita Nafarroa
Kodea Nafarroako Estatistika planean 2200421 - Genero Berdintasunaren Indizea
Kodea Estatistika Plan Nazionalean Korrespondentziarik gabe
Estatistikako populazioa Nafarroan bizi den biztanleria
Datu-bilketaren maiztasuna Informazio-iturrien arabera
Aldaketaren data 2025ko martxoaren 25a