Eduki publikatzailea

Lan-merkatua
Biztanleria Aktiboaren Inkesta

Metadatuak

Gai nagusia Estatistika sozialak
Gaikako sailkapena Estatistika sozialak>Lan-merkatua
Izena Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI)
Deskribapena Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI-EPA) laginketa bidezko hiru hileroko ikerketa da, Espainiako etxebizitzetan bizi diren herritarrei zuzendua, helburu duena jakitea zer ezaugarri duten herritar horiek lan merkatuari dagokionez.
Informazioa Estatistikako Institutu Nazionaletik dator.
Helburua Biztanleria-kategoria nagusien datuak eskaini nahi ditu, lan-merkatuari dagokionez (pertsona landunak, langabeak, aktiboak, ez-aktiboak), bai eta kategoria horiek ezaugarri ezberdinen arabera sailkatu ere. Emaitzen denbora-segida homogeneoak osatzea ahalbidetzen du. Era berean, aplikaturiko definizioak eta irizpideak laneko gaiak aztertzen dituzten nazioarte erakundeek erabiltzen dituztenak direnez, datuak beste herrialde batzuetako horiekin alderatzeko aukera ematen du.
Arauak 1982ko Laneko Estatistikarien Nazioarteko Konferentziaren gomendioak, Europar Batasuneko Lanaren Indarrari buruzko Inkestaren aldagaiak sartzeko.
2002ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Estatistikako Institutu Nazionalarena, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Nafarroako Estatistika Institutuaren arteko estatistika-lankidetzari eta informazio-trukeari buruzko esparru-akordioa argitaratzea xedatzen duena.
Argitalpen-mugak Informazioa ustiatzeko, laginaren tamaina hartu behar da kontuan.
Erakundea/saila Nafarroako Estatistika Erakundea | Nastat
Eragiketa-mota Telefono bidezko elkarrizketa (CATI), Elkarrizketa pertsonala ordenagailuarekin (CAPI)
Bereizita Nafarroa
Kodea Nafarroako Estatistika planean 2200104 - Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI)
Kodea Estatistika Plan Nazionalean IOE: 30308 Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) (EIN)
Estatistikako populazioa Familia-etxebizitza nagusietan bizi den biztanleria. Ez dira kontuan hartuko ez etxe kolektiboak, ez bigarren mailako edo denboraldi baterako etxebizitzak.
Datu-bilketaren maiztasuna Hiru hilean behin
Aldaketaren data 2025ko apirilaren 7a