C_indicadores_ods

2030 Agendaren adierazleak

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak 17 helburu eta 169 jomuga ditu. Haren jarraipena egiteko, atal honetan agertzen diren adierazle batzuk erabiltzen dira. Adierazle horiek etengabe eguneratzen dira, eta pixkanaka eguneratzen diren iturri ofizialen informazioa jasotzen dute.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda 2015ean sinatu zuten Nazio Batuetako herrialde guztiek, eta globalizazioaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko nazioarteko konpromisoa adierazten du, pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak erdian jarriz, inor atzean ez uzteko lelopean.
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren muina Garapen Jasangarrirako Helburuak dira. 17 helburu dira, izaera unibertsal, integratu eta zatiezineko 169 jomugen bidez zehaztuak. Helburu horiek garapen jasangarrirako —2030. urtea baino lehen lortu behar da— ekintza-plan handinahia osatzen dute.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarri zuen 17 helburu eta 169 jomuga horien jarraipena egin behar zela, Nazio Batuen Estatistika Batzordeak proposatutako adierazle-esparrua erabiliz.
Gune honetan Nafarroa eta Espainiarako 2030 adierazleetan sar zaitezke. Helburu eta jomuga batzuetarako oraindik ez dago haien bilakaera monitorizatzea ahalbidetzen duen adierazlerik, baina pixkanaka erantsiko dira eskuragarri dauden informazio-iturri ofizialak aztertu ahala edo estatistika berriak egin ahala, gaur egun informaziorik ez duten beharrei erantzuteko. 
Argitalpen honetako adierazle gehienek autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralek bateratutako metodologia jarraitzen dute, eta horrek autonomia-mailan konparagarriak izatea bermatzen du.
Dokumentu metodologikoa kontsulta dezakezu, argitalpena osorik deskarga dezakezu eta gainerako autonomia-erkidegoetako adierazleak kontsulta ditzakezu. Gainera, informazio osagarria eskura dezakezu ods-agenda2030.navarra.es orrian.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez