Eduki publikatzailea

Nafarroako jaiotzen onomastika

Argitalpen-data: 2026-mai-15 • Datuen erreferentzia: 2025. Urtea •Behin-behineko datuak

Aimar, Mateo eta Martín, eta Lucía, Nahia eta Sofía dira izen ohikoenak 2025ean Nafarroan jaiotakoen artean

Neskak. Lucía da, berriz ere, 2024an jaiotako neskentzat gehien erabilitako izena, eta 2022tik errepikatzen du posizio hori. Oraingoan 46 neskari eman zaie izen hori. Sofia, aldiz, 42 neskari eta Ane 33ri. Hurrengo lekuetan Nahia eta Irati daude, 32 eta 30 kasurekin, hurrenez hurren.

Mutilak. 2024an gehien jarritako izena Mateo da, 42 kasutan. Aimar, aldiz, lehen lekutik bigarren lekura jaitsi da 33rekin. Era berean, Martín bigarren lekutik hirugarrenera jaitsi da 32rekin. Horien atzetik, erabilienak dira Julen (29 kasurekin) eta, ondoren, Pablo, Oier, Iker eta Leo, bakoitza 28 kasurekin. 

Izen-aniztasuna. Nesken izenen aniztasunak mutilen izenena baino zabalagoa izaten jarraitzen du. 2025ean, 941 izen desberdin erregistratu ziren jaiotako 2.084 neskentzat, eta 957 izen desberdin jaiotako 2.346 mutilentzat. 

Abizenen ordena. Gora egin du amaren abizena lehenengo hartzen duten neska-mutilen ehunekoak, eta 2025ean % 6,7koa izan da, 2024koa baino 7 hamarren handiagoa.  
Erregistro Zibilaren Legearen Erreforma indarrean jartzeak (2017ko ekaina) ahalbidetu du amaren abizena lehenengoa izatea aitaren abizena transmititzeari dagokionez baldintza berdinetan.

(*) Martín izena euskaraz azentu-markarik gabe idazten da; ustiapenean ez da bereizten eta oharrean azentu-markarekin idazten da.

(**) Izen desberdintzat hartzen dira grafia desberdina dutenak, fonetikoki berdinak badira ere.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez