Eduki publikatzailea

Nastat-en webgune berria

Argitalpen-data: 2022-eka-20 Datuen erreferentzia: 2022ko ekainaren 20a

Nafarroako Estatistika Erakundeak web-atari berria aurkeztu du haren 25. urteurrenaren testuinguruan

nastat.navarra.es atarian dagoeneko ikusgai dagoen edukia, batetik, erakundeak azken urteotan egin duen eta, bestetik, haren informazio-sistemen eta web-orriaren bidez hartara sartzeko bidearen modernizazioa ekarri duen lanaren emaitza izan da.

Pablo Cebrián, Nastaten zuzendariak nabarmendu du web-atari berriaren aurkezpena herritarrentzako eta Nafarroako Gobernuarentzako berarentzako zerbitzu baten hasiera dela.

Modu berean, Cebriánek orain arte eginiko bidea azaldu du, web-orria eta informazio- eta estatistika-sistema modernizatzeko beharra antzeman zenetik eta big datan, lainoko biltegiratzean eta erabiltzailearentzako bistaratze dinamiko eta erakargarriagoetan oinarritzen diren teknologia berriak erabiltzea erabaki zenetik eginikoa. Plano horretan, Nastaten zuzendariak eskerrak eman dizkio erakunde honen eta Telekomunikazioen eta Digitalizazioaren Zuzendaritza Nagusiko pertsonalari, haren inplikazioagatik eta lankidetzagatik, bai eta proiektuan parte hartu duten enpresei ere.

Pablo Cebriánek esan duenaren arabera, web berriaren bidez, “herritarrentzako eta Nafarroako Gobernuarentzako berarentzako zerbitzu bati ekin zaio”. Izan diren lorpenen artean, Cebriánek honako hauek aipatu ditu: estatistika-ekoizpena automatizatu izana, estatistika-informazio osoa ingurune bakarrean integratu izana eta Nafarroako Adierazleen Sistema eta Udal Adierazleen Sistema sortu izana, integrazio horren ondorioz.

Aurrerantzean, eredu horretan sartuko da era berean estatistika publikoan parte hartzen duten Gobernuko beste departamentuen informazioa. Hala, sortzen duten estatistika-informaziorako irisgarritasuna hobetzen da, eta Gobernu Irekian eskuragarri dagoen informazioa eguneratuko da; bertatik datuak ere deskargatu ahalko dira.

Proiektu aitzindaria Nafarroako Gobernuan

Bestalde, Itziar Berrospe Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren Aurrerapen Digitalerako Zerbitzukoak ikuspuntu teknikotik azaldu du zer erronka ekarri duen proiektuak eta zer ikuspunturekin heldu zaion. Era berean, Nafarroako Gobernuan izaera aitzindaria izan duela nabarmendu du; izan ere, zeharkakoa izan da, adierazle eta iturri guztiak plataforma bakarrean integratu baitira, prozesua automatizatu da eta balio berezia eman zaie unitateetarako datuei eta, hala, aginte-koadro dinamikoak sortu dira.

Berrospek azaldu du, era berean, proiektuari elkarlanean heldu zaiola, Nastaten, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren eta tartean diren beste eragile batzuen artean, dimentsioan eta aniztasunean kalitate osoz hazteko aukera emango duen teknologiarekin eta segurtasuna bermatuz eta datuaren gobernantza-eredu batekin.

Eta Nastatekin batera aurrez aurre izango diren hurrengo erronkei dagokienez, Itziar Berrospek honako hauek aipatu ditu: egungo ereduari eustea eta hura optimizatzea, beste ingurune batzuetara zabaltzea eta, horretarako, iturri eta adierazle berriak sartzea eta Open Datarekin federatzea, Gobernantzako eta Datuen Birtualizazioko plataforma berrietan integratzea eta Nafarroako Datu Bulegoarekin elkarlanean jardutea.

Azkenik, Marina Sagaseta Nastaten Estatistiken Koordinazio eta Hedapenerako Ataleko buruak web-orriaren ezaugarri nagusiak azaldu ditu eta, horretarako, hartatik nabigatzeko adibide bat eman du.

Horretarako, gaien arabera multzokatuta dagoen estatistika-informaziotik ibilbide bat egin du, eta webaren eduki nagusiak eta alderdi dinamikoak nabarmendu ditu, bai eta herritarrei estatistika hurbiltzen dieten atal oso bisualak ere, besteak beste, estatistika-taulak, grafikoak, infografiak…

Informazioa integratzeak, gainera, Nafarroako Adierazleen Sistema eta Lurralde Informazioaren Sistema prestatzeko aukera ematen du; haiek dinamikoki geratzen dira, eta estatistika-eragiketen aldi berean eguneratzen dira.

Gainera, Sagasetak webeko gainerako atalak ere erakutsi ditu, eta Nastatek eskaintzen dituen zerbitzuak, Nastaten beraren antolamendua bera eta Nafarroako Estatistika Planari eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari buruzko informazioa jasoko duten atalak nabarmendu ditu.

Ekitaldian, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak, Nafarroako Gobernuko departamentuetako eta toki-administrazioetako estatistika-informazioa ekoiztearekin eta erabiltzearekin zerikusia duten pertsonak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko pertsonak eta beste erabiltzaile espezializatu batzuk ere izan dira.

Ikusi albistea navarra.es atarian

Imagen del frontal de la página web

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez