Eduki publikatzailea

Kontsumo Prezioen Indizea

Argitalpen-data: 2026-aza-13 • Datuen erreferentzia: 2026ko urria •

KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 4,8koa izan da urrian Nafarroan, hau da, irailean erregistratutakoa bost hamarren txikiagoa

Indize orokorraren hileko aldakuntza % 0,4koa izan da

Urteko tasaren bilakaeran eragin positiborik handiena izan duten taldeak honako hauek izan dira:

• Informazioa eta komunikazioak: % 4,8ko urteko aldakuntza izan du, hau da, aurreko hilabetean erregistratutakoa baino puntu bat handiagoa.
• Osasuna: % 1,4ko tasa, hau da, aurreko hilabetean erregistratutakoa baino zortzi hamarren handiagoa.
• Aisialdiko jarduerak, kirola eta kultura: % 4,3ko aldakuntza, hau da, aurreko hilabetean baino bost hamarren handiagoa.

Azpiko inflazio-tasa. Azpiko inf lazioaren urteko aldakuntza-tasa (Indize orokorra, landu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik gabe) % 2,9koa izan da Nafarroan, hots, bost hamarren jaitsi da, eta KPI orokorra baino puntu bat eta bederatzi hamarren txikiagoa izan da.

Espainiako datuak: KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 4,9koa izan da urrian, hau da, irailean erregistratutakoaren antzekoa.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez