Eduki publikatzailea

Txikizkako Merkataritzaren Indizeak

Argitalpen-data: 2026-ira-29 • Datuen erreferentzia: 2026ko abuztua •Behin-behineko datuak

Nafarroako merkataritza-jarduerak % 1,1 egin du gora urteko terminoetan Abuztuan, txikizkako merkataritzaren sektoreko enpleguak % 1,5 egin du gora urteko terminoetan

Nafarroa, urte arteko TMIa. Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Indizeak, termino konstanteetan, % 1,1eko igoera izan du abuztuan. Urtaro- eta egutegi-eraginak zuzenduta, aldakuntza-tasa % 1,9koa izan da. Abuztura arteko igoera metatua % 1,1ekoa da.

Nafarroan, lanaren bilakaera. Foru Komunitateko txikizkako merkataritzaren sektorean, enpleguak % 1,5eko urteko aldakuntza izan du; hots, urteko metatuan (urtarrila-abuztua) zenbatetsitako tasa berdina.

Espainia, urte arteko TMIa. Bestalde, Estatu osoko indizearen urteko aldakuntza –% 1,1ekoa izan da jatorrizko seriean, eta –% 0,4koa urtaro- eta egutegi-eraginak zuzendu ondoren. Urtea hasi zenetik, igoera metatua % 1,3koa da.

Espainia, lanaren bilakaera. Estatuan, oro har, –% 0,1eko aldakuntza izan da 2025eko hilabete berarekin alderatuta, urteko lehen zortzi hilabeteetan izan den tasa baino sei hamarren txikiagoa.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez