Ondarearen gaineko Zergari buruzko Estatistikak
Argitalpen-data: 2026-ira-29 • Datuen erreferentzia: 2024. urtea •
2023ko eta 2024ko zergaldiei buruzko informazioarekin, Nafarroako Foru Ogasunak ondarearen gaineko zergari buruz egindako estatistikak zabaltzen hasi da Nastat.
2024ko zergaldirako, zerga-oinarria duten aitortzaileak 8.461 dira, 2023an erregistratutako zifra baino % 2,2 gehiago, eta ordaindu beharreko kuota 47,7 milioi eurokoa da, aurreko zergaldian erregistratutakoa baino % 13,5 gehiago.
Zerga-oinarriaren tarteak. 2024an, magnitude nagusien banaketak alde esanguratsuak ditu zerga-oinarriaren tartearen arabera. Horrela, 601.012 eurotik 1.502.530 eurorako tartean biltzen da aitortzaile gehien, % 59,3; hala ere, ordaindu beharreko kuotaren % 14,2 da. Bestalde, 10.000.000 eurotik gorako tartean, aitortzaileak % 0,7 dira, eta ordaindu beharreko kuota, berriz, % 22,6 da.
Adin-tarteak. 2024an, aztertutako magnitude nagusien banaketa adin handieneko taldeetan biltzen da. 75 urte edo gehiagoko tartean daude ehunekorik handienak: zerga-oinarriaren % 39,0, ordaindu beharreko kuotaren % 39,4 eta aitortzaileen % 35,7.
Sexuaren araberako banaketa. Gizonen eta emakumeen arteko alderik handienak adin-tarteen arabera ikusten dira. Horrela, emakumeek 75 urte edo gehiagoko taldean biltzen dituzte magnitude nagusiak. Gizonen kasuan, berriz, pisu handia duen adin-taldea bada ere, 65-74 adin-taldearekin aldeak txikiagoak dira emakumeen kasuan baino.

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez
