Eduki publikatzailea

Hotelen Egoera Turistikoa

Argitalpen-data: 2024-api-23 Datuen erreferentzia: 2024ko Martxoa Behin-behineko datuak

Hoteletan igarotako gauak % 12,9 igo dira martxoan, 2023ko hilabete berarekin alderatuta

Hotelek 75,3 euro fakturatu dituzte, batez beste, okupatutako gela bakoitzeko

Ostatu-gauak. Martxoan, 149.972 ostatu-gau erregistratu dira Foru Komunitateko hotel-establezimenduetan; hau da, % 12,9ko igoera izan da, aurreko urteko hil berarekin alderatuta. 

Bidaiariak. Ostatu hartu duen bidaiarien kopuruak % 12,2 egin du gora, 2023ko martxoarekin alderatuta, eta 81.030 izan dira guztira; batez besteko egonaldia 1,9 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean baino % 0,5 altuagoa.

Hoteletako plazak eta enplegua. Martxoan, 12.104 plaza eskaini dira 272 hotel-establezimendutan. Plazen araberako okupazio-maila % 39,5era iritsi da, aurreko urteko hil berekoa baino ehuneko 2,3 puntu handiagoa izan da.

Espainiako datuak. 2024ko martxoan, ostatu-gauen kopuruak % 19,1 egin du gora, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, eta, 2024ko lehenengo hiru hilabeteetan, ostatu-gauen kopuruak % 12,6 egin du gora, 2023ko aldi berarekin alderatuta. Hotelek, martxoan, 109,2 euro fakturatu dituzte, batez beste, okupatutako gela bakoitzeko.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez