Hipoteken Estatistika
Argitalpen-data: 2026-abu-26 • Datuen erreferentzia: 2026ko ekaina •Behin-behineko datuak
Hurrengo testua aurreko argitalpenari dagokio, laster eguneratuko da.
Nafarroako etxebizitzen gaineko hipoteken kopurua % 12,5 igo da ekainean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta batez besteko zenbatekoak % 10,1eko igoera izan du
Etxebizitzen gaineko hipoteken kopurua % 26,3 jaitsi da aurreko hilabetearekin alderatuta
Kopurua. Nafarroako Foru Komunitateko jabetza-erregistroetan inskribatutako etxebizitzen gaineko 514 hipoteka eratu dira ekainean, hau da, 2025eko hilabete berean baino % 12,5 gehiago. Aurreko hilabetearekin alderatuta, hileko aldakuntza-tasa % 26,3 jaitsi da.
Batez besteko zenbatekoa. Nafarroako etxebizitzen gaineko hipoteken batez besteko zenbatekoak % 10,1eko igoera izan du erreferentziazko hilabetean, aurreko urteko ekainarekin alderatuta, eta 157.625 eurora iritsi da.
Espainia, etxebizitzak. Etxebizitzen gainean eratutako hipoteken kopuruak % 10,8ko igoera izan du ekainean, 2025eko aldi berarekin alderatuta. Hipoteka horien batez besteko zenbatekoak % 6,0ko igoera izan du, eta 178.365 eurora iritsi da.
Kopurua. Guztira, jabetza-erregistroetan inskribatutako finken gaineko 646 hipoteka eratu dira Nafarroan erreferentziazko hilabetean (567en izan ziren aurreko urteko hilabete berean). Haietatik, 639 hiri-finkak dira, eta 7 landa-finkak. Hiri-finken artean, 514 etxebizitza, 8 orube eta 117 ‘bestelako hiri-finka’ daude.
Mailegatutako kapitala, guztira. Foru Komunitatean eratutako hipoteka berrietarako mailegatutako kapitalaren guztizkoa % 0,4 jaitsi da 2025eko hilabete berarekin alderatuta, eta 107,2 milioi eurora iritsi da.

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez
