Nafarroan erregistratutako Trafiko Istripu Biktimadunak
Argitalpen-data: 2026-aza-09 • Datuen erreferentzia: 2026ko urria •Behin-behineko datuak
Urrian 84 trafiko-istripu biktimadun izan dira Nafarroan, aurreko urteko aldi berean baino % 7,7 gehiago. Ez da hildakorik izan
Urriko istripu-tasaren % 61,9 hiri barruko bideei dagoki
Urria. Urrian, 84 trafiko-istripu biktimadun erregistratu dira Nafarroan; ez da hildakorik izan, baina 107 zauritu izan dira —horietatik 12 ospitaleratu behar izan dituzte—.Zifra horiek islatzen dute istripu-tasa % 5,6 jaitsi dela aurreko hilabetearen aldean eta % 7,7 igo dela 2025eko urriaren aldean.
Bide mota. Hiri barruko bideetan 52 istripu erregistratu dira eta hiriarteko bideetan 32. Hiri barruko bideen kasuan, istripu-tasa % 7,1 jaitsi da (4 istripu biktimadun gutxiago), eta hiriarteko bideetan % 45,5 igo da (10 istripu biktimadun gehiago).

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez
