Produktu edo agregazio baten ondorioak neurtzen du zenbat aldatuko litzatekeen indize orokorra, baldin eta produktu edo agregazio horren prezioa soilik aldatuko balitz (alegia, gainerakoek prezio berari eutsko baliote).
Erosketa-prezioak barne hartzen du saltzaileak fakturatutako zenbatekoa, edozein deskontu, prezioan eginiko beherapen edo antzeko beste partida batzuk kendu ondoren, bai eta zordunketen nominalari gehitutako interesak ere, eta ondasunak saltzeko moduan egon arte sortzen diren gastu gehigarri guztiak gehituko dira, hala nola garraioak, aduanetako arantzelak, aseguruak eta izakinak erosteari zuzenean egotz dakizkiokeen beste batzuk.
Hala ere, zordunketei gehitutako interesak sartu ahal izango dira, gehienez urtebeteko epemuga izanik, kontratu bidezko interes-tasarik ez dutenak, diru-fluxuak ez eguneratzearen ondorioa esanguratsua ez denean.
Egiturari dagokionez, bereizita dago eta independentea da, eta, eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu zen moduagatik, bertan pertsonak bizitzeko pentsatuta dago, edo, hasieran hala pentsatu ez bazen ere, pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua da Estatistika Eragiketaren erreferentzia-aldian. Salbuespen gisa, ez dira etxebizitzatzat hartzen, nahiz eta hasiera batean gizakiak bertan bizitzeko pentsatuta egon, Estatistika Eragiketaren erreferentzia-aldian beste xede batzuetarako erabat erabiltzen diren esparruak (adibidez, soilik lokal gisa erabiltzen ari direnak, hala nola kontsulta mediko bat edo abokatu-bulego bat).
Babes ofizialen baten mende dago. Erregimenari lotuta dagoen ala ez soilik adierazten du, erregimen-mota bereizi gabe.
Ez dago inolako eraikuntza-motaren mende.
EPI kalkulatzeko kontuan hartzen diren prezioak etxebizitzaren eskrituren prezioak dira, zergarik gabe.
Produktu berriaren (ordezkoa) eta aurrekoaren (ordezkatua) arteko prezioen aldean bien arteko kalitatearen desberdintasunari dagokion zatiaren zenbatespena.
Bizitzeko baldintza guztiak betetzen dituen familia-etxebizitza bat da, eta errolda-egunean bizilagunak dituena.
Produktu edo agregatu baten haztapena da saskia osatzen duten gainerako produktuekiko edo agregatuekiko duen garrantzia, gastu/sarreraren arabera.