Hondakinak pilatzeko eragiketa, hasierako sailkapena eta biltegiratzea barne, tratamendu-instalazio batera garraiatzeko.
Hondakin-fluxu bat haren motaren eta izaeraren arabera bereizita gordetzen den bilketa, tratamendu espezifiko baterako bide emateko.
Etxeko jardueren ondorioz etxeetan sortzen diren hondakinak (EBH: Etxebizitzetako Hondakinak). Halaber, etxeko hondakinak dira zerbitzu edo industrietan sortu eta aurrekoekin pareka daitezkeen hondakinak (ZIHB: Zerbitzu -eta Industrietako -hondakin baliokideak).
Eta baita etxeetan sortzen diren zenbait hondakin ere, hala nola, tresna elektriko eta elektronikoak, arropa, pilak, metagailuak, altzariak eta lanabesak, eta etxeko eraikuntza eta konponketarako obra txikiek sortutako obra-hondakinak.
Etxeko hondakinak izango dira bide publiko, berdegune, aisigune eta hondartzak garbitzen direnean sortzen diren hondakinak, bai eta etxeko animalia hilak eta kalean utzitako ibilgailuak ere. 22/2011 Legearen 3.b artikulua.
Familietan, saltokietan eta zerbitzuetan sortutako etxeko hondakinak; toki-entitateek edo foru-aldundiek haientzat, hala dagokionean, nahitaezko zerbitzu gisa bilketa, garraioa eta tratamendua eman badituzte. Gainera, toki-entitateek hondakin komertzial ez-arriskutsuak eta industrietan sortutako etxeko hondakinak kudeatu ahal izango dituzte. Zeregin horiek dagozkien ordenantzek ezartzen duten moduan garatzen dira, 22/2011 Lege honetan ezarritako esparru juridikoan, hala dagokionean autonomia-erkidegoek emandakoenean eta ekoizlearen erantzukizun zabalduari buruzko araudi sektorialarenean.
Hondakinak Kudeatzeko Unitatea (HKU) IFZ/autonomia-erkidegoa gurutzatzearen bidez ad-hoc definitutako estatistika-unitate bat da; beraz, HKU bakoitza autonomia-erkidego batean IFZ (enpresa) berarekin kudeatutako establezimendu guztietan datza. Hala, hondakinak kudeatzeko lizentzia duen enpresa bakoitzarentzat, zuzenean kontrolpean dituen establezimenduei dagozkien autonomia-erkidego adina HKU egongo dira.
Edukitzaileak baztertzen duen edo baztertzeko asmoa edo betebeharra duen edozein substantzia edo objektu.
Hondakinak beraien izaeraren arabera bereizten dira. Hondakin talde bakoitzari hondakin mota deituko diogu. Hondakin motak taldekatu egingo dira, hauek dira:
• Parke eta lorategien zaintzean inausitakoak: hondakin biodegradagarriak, lurra, harriak...
• Sukaldeetako eta jatetxeetako hondakin biodegradagarriak
• Papera eta kartoia
• Beira
• Ontzi arinak
• Ontziak ez diren plastikoak
• Ontziak ez diren metalak
• Pilak eta bateriak
• Fluoreszenteak
• Beste hondakin arriskutsu batzuk
• Ohialak
• Egurra
• Sukaldeko olioak
• Medikamentuak
• Erradiografiak
• Beste nahasketa batzuk
• Tresna elektriko eta elektronikoak: TEEHak
• Tamaina handiko hondakinak
• Eraikuntzako eta konponketa lanetako hondakinak: RCRak
• Beste batzuk
Balorizatzeko edo ezabatzeko eragiketak barne hartzen ditu, balorizatu edo ezabatu aurreko prestaketa barne.