16 urtetik beherako pertsonen kopurua adierazten du, 16 eta 64 urte bitarteko 100 pertsonako.
64 urtetik gorako pertsonen kopurua adierazten du, 16 eta 64 urte arteko 100 pertsonako.
Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Emigrazio-mota horretan, jatorria autonomia-erkidego batean dago eta migratzailearen hurrengo ohiko bizilekua, autonomia-erkidego horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Emigrazio-mota horretan, helmuga autonomia-erkidego batean dago eta migratzailearen aurreko ohiko bizilekua, autonomia-erkidego horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Eremu jakin bateko emakume batek seme-alabak izango lituzkeen batez besteko adina, eremu horretan urte zehatz batean izandako ugalkortasun-intentsitate berari eutsiz gero.
Adin jakin bateko pertsona batek, zenbatespena egiteko unean adinaren arabera dagoen heriotza-ereduari eutsiz gero, bizitzen jarraitzea espero den batez besteko urte kopurua da.
Etorkizuneko bizitzako batez besteko urte kopurua x adinetik aurrera, aztertutako aldiko hilkortasun-patroia aldatzen ez bada.
Gizabanako bat, baldin eta aztertutako aldiko heriotza-ereduari eusten bazaio, jaiotzen den unetik bizitzea espero den batez besteko urte kopurua.
Urte zehatz batean eremu jakin bateko gizabanako kopurua haztea, 1.000 biztanleko neurtua. Saldo begetatiboaren eta saldo migratzailearen batura gisa kalkula daiteke.
Ekintza horren bidez, aurrez ohiko bizilekua izanik, ohiko bizilekua lurralde horretan izateari utzi dio pertsona batek, gutxienez hamabi hilabetekoa den edo izatea espero den aldi batez.
100 emakume bakoitzeko dagoen gizon kopurua adierazten du.
Bizirik jaiotakoen eta heriotzen arteko aldearen ondorioz biztanle kopuruan gertatzen den igoera edo jaitsiera adierazten du.
Urte jakin batean erregistratutako eremu jakin bateko pertsonen heriotzen guztizkoa, x adinekoena (edo adin-taldekoak), populazio-kolektibo horretako 1.000 biztanleko.
Eremu jakin bateko pertsonen heriotzen guztizkoa, urte jakin batekoak, eremu horretako 1.000 biztanleko.
Ekintza horren bidez, pertsona batek lurralde batean finkatzen du bere ohiko bizilekua hilabetekoa den edo izatea espero den aldi batez, aurrez hura ez beste lurralderen bateko ohiko egoiliar izan delarik.
Eremu jakin bati dagokion amaren jaiotza kopurua, urte jakin batean eremu horri dagozkion pertsonen 1.000 heriotzako.
Eremu jakin bateko amaren jaiotza guztiak, urte jakin batean, 1.000 biztanleko.
0 eta 4 urte bitarteko pertsona kopurua adierazten du, 5 eta 9 urte bitarteko 100 pertsona bakoitzeko.
Emigrazio-mota horretan, migratzailearen ohiko bizileku berria atzerriko herrialde batean dago, eta aurreko ohiko bizilekua, Nafarroan.
Migratzailearen aurreko ohiko bizilekua atzerriko herrialde batean zuen inmigrazioa.
16 urtetik beherako eta 64 urtetik gorako pertsonen kopurua adierazten du, 16 eta 64 urte bitarteko 100 pertsonako.
Migrazio baten protagonista (immigrazioa edo emigrazioa).
Immigrazioen eta emigrazioen arteko aldea.
Lurralde batean bizi diren mila pertsonako etorkinen eta emigratzaileen arteko aldea adierazten du.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Lurralde-eremu bateko biztanle kopurua zati haren azalera Km²-etan neurtuta (Bizt./ Km²).
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Emigrazio-mota horretan, jatorria probintzia batean dago eta migratzailearen hurrengo ohiko bizilekua, probintzia horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Emigrazio-mota horretan, helmuga probintzia batean dago eta migratzailearen aurreko ohiko bizilekua, probintzia horri ez dagokion Espainiako udalerri batean.
Biztanleria baten jaiotza kopuruaren eta heriotza kopuruaren arteko aldea adierazten du, mila biztanle bakoitzeko.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Eremu zehatz bati dagokion emakume batek bizitza ugalkorrean zehar izango lukeen seme-alaba kopurua, batez beste, urte zehatz batean adinaren arabera izan den intentsitate emankor berari eutsiz gero, eremu horretan.
Azterlanaren eremuko x adineko amen jaiotzen guztizkoa, urte jakin batean, populazio-kolektibo horretako 1.000 emakumeko.
64 urtetik gorako biztanleriaren portzentajea, 16 urtetik beherako biztanleriaren aldean, urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean.