Liburuentzako nazioarteko zenbaki normalizatua; argitaletxe zehatz bateko eta argitaraldi jakin bateko liburu baten edizioa identifikatzen du. Edizio-aurreikuspenei buruzko adierazle bat da.
Izenburua inprimatutako argitalpen bat izendatzeko erabiltzen den terminoa da; hartan, testua nagusi da (inprimatuta edo euskarri elektronikoan izan), eta osotasun bakarra osatzen du, liburuki bat edo gehiago izan.
ISBNren ondoren ematen da. Dagoeneko argitaratutako liburuei buruzko adierazle bat da. Liburu guztietarako derrigorrezko kode bat da, eta lege-gordailuko bulegoek ematen dute.
Aldizkakoa ez den inprimatutako argitalpen oro, gutxienez 49 orrialde dituena, azala kontuan hartu gabe, herrialdean argitaratua eta jendearen eskura jarria.