Efektu horietan, finantza-erakundeak bitartekari-lana betetzen du, ez du aurreratzen eta kanbio-letra iraungitzeko egunera arte itxaroten du; kobrantza iraungipen-datan egiten bada, zenbatekoa ordainduko du eta, horretarako, emandako zerbitzuengatiko komisio bat deskontatuko du. Kobrantzarik egiten ez bada, efektua ordaindugabea izango da.
Konkurtso-mota horretan, eskabidea zordunak aurkezten du, bi hilabeteko epean, kaudimengabezia-egoera ezagutu den edo ezagutu behar izan den egunetik zenbatzen hasita.
Enpresa ondasun eta zerbitzuak ekoizteko antolamendu-unitate bati dagokio; erabakitzeko nolabaiteko autonomia du, nagusiki dauzkan baliabide arruntak erabiltzeko orduan. Enpresak jarduera bat edo gehiago betetzen ditu leku batean edo gehiagotan.
Erreferentzia-urtean ekoizpen-faktore guztiak desegin dituzten unitateen multzoa. Ez dute loturarik lanean has daitezkeen beste enpresa batzuekin.
Erreferentzia-urtean ekoizpen-faktore berrien konbinazio bat sortu duten unitateen multzoa. Ez dago aurretik bazeuden beste enpresa batzuekin loturarik.
Entitate-mota horrek hipoteka-kredituak eman edo beste finantza-eragiketa batzuk bermatzen ditu.
Notario aurrean eginiko eskritura bidez hipoteka bermatzen duen eragiketa formalizatzen den eguna.
Merkataritza-sozietate kapitalista da, eta pertsona batek edo gehiagok eratzen dute. Hartan, kapitala bazkideen ekarpenek osatzen dute, eta zati berdinetan banatzen da, partaidetza deiturikoetan; partaidetza horiek titularrari bazkide-izaera ematen diote, eta haiek ez dira sozietatearen zorren erantzule.
Sozietate-izena librea da, eta ezin da lehendik zegoen beste sozietate-izen baten berdina jarri, eta nahitaez jaso behar ditu `Sozietate Mugatua’ hitzak edo haren laburdurak ‘EMS’ edo ‘SM’.
Bazkide kopuruari dagokionez, gutxienez bazkide batek eta gehienez 50ek egon behar dute. Sozietate-zorrengatik bazkideek hirugarrenen aurrean duten erantzukizuna egindako ekarpenetara edo agindatuko ekarpenetara mugatuta dago.
Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea.
Enpresaren kapital soziala ezin da 3.005 eurotik beherakoa izan, eta sozietatea eratzeko unean erabat ordainduta egon behar du.
Finkaren eraikuntza-egoerak finka batean dagoen eraikuntzaren edo eraikinaren egoerari egiten dio erreferentzia. Hiri-finketan, bi motatan sailkatzen da: obra eraikitzen ari bada edo proiektu-fasean badago edo obra amaituta badago.
Pertsona baten diruzko irabazia, hilabetez, zerga guztiak edo beste kenkari-mota batzuk kendu ondoren.
Kreditu bat lortzeko egiten den kontratua da, ondasun (higigarri nahiz higiezin) baten bermearekin egiten dena; ondasun horren balioak erantzuten dio ez ordaintzeko arriskuari.
Hipotekaren baldintzak aldatu ondoren hitzartu den hipoteka-interes berria da.
Hipotekaren hasierako batez besteko interesa da.
Kreditu gisa hartutako diru kopuru baten eskuragarritasunagatik ordainsari gisa ordaintzen den zenbatekoa. Hipoteka-maileguak ematean ordaintzen den interesari dagokio. Honela sailkatzen da: interes finkoa eta interes aldakorra.
Hipoteka-maileguaren titularra mailegatutako dirua eta haren interesak itzultzeko betebeharra bere gain hartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da. Normalean bat dator ondasun higiezinaren eroslearekin. Hipotekaren karga izan dezakeen edo hipoteka exekutatu dakiokeen ondasunaren titularrak, besteak beste, pertsona fisikoak edo pertsona juridikoak izan daitezke.
Legeak aukera ematen du zordunak eta hartzekodunek, konkurtso-eskaerarekin batera, hitzarmen-proposamena aurkezteko. Hitzarmen-proposamenean, hainbat alternatiba zehaztu daitezke enpresa ez likidatzeko ahalegina egiteko eta konkurtsopekoaren lanbide- edo enpresa-jarduerari eusteko.
Honako hauek dira alternatibak, besteak beste:
Kita (kredituak murrizteko proposatutako portzentajea)
Itxaronaldia (kredituak ordaintzeko proposatutako denbora-epea)
Kita eta itxaronaldia (aurreko alternatiben konbinazioa)
Beste proposamen bat (kreditua akzio, partaidetza edo kuota sozial bilakatzea, edo partaidetzako kreditu bilakatzea…).
Aurrezki-tresnak dira. Ondare hori kapitala errentagarritasuna lortzeko inbertitzen duen pertsona-talde baten ekarpenen bidez eratzen da. Funtsak parte-hartzaile guztiek ekarritako dirua biltzen du, erakunde bat hura kudeatzeaz eta administratzeaz ardura dadin.
Hipoteka-obligazioa aldatzea, entitate berean interes-tasa aldatu delako.
Obligazio baten iraungipen-data atzeratzea, enpresa zordunaren egoera hobetzeko eta, etorkizunean, zorra ordaintzeko.
Hartzekodunek kobratzeko eskubide osoaren % bati egiten diote uko, zorraren beste zatia azkarrago eta seguruago kobratzeko.
Merkataritza-arloko epaitegiak emandako autoa, hartzekodunen konkurtsoa deklaratzekoa. Zordunak aurkeztu duen eskabideak, borondatezko konkurtsoaren kasuan, behar den dokumentazio guztia jasotzen badu, epaileak autoa emango du konkurtsoa deklaratzeko. Eskabidea hartzekodunen batek aurkeztu badu, nahitaezko konkurtsoaren kasuan, auto-deklarazioa atzeratu egingo da, harik eta zorduna epailearen aurrean agertu arte haren kaudimengabezia-egoera egiaztatzeko.
Epaileak konkurtso-deklarazioaren autoa eman duen egunari eta urteari dagokio.
Legez hartzekodunen konkurtsoan deklaratutako pertsona fisikoa edo juridikoa.
Enpresa batek bere zorrei aurre egin ezin dienean epaile batek ebazten duen egoera, bai aldi baterako, bai atzera bueltarik gabe. Prozedura horretan, hartzekodunei enpresaren zorrak modu antolatu eta bidezko batean ordaintzea da helburua.
Masa aktiboa osatzen dute, batetik, konkurtsoa deklaratzen den egunean zordunaren ondarean integratutako ondasun eta eskubideen multzoak eta, bestetik, hartan sartzen direnek edo prozedura amaitu arte eskuratzen direnek. Ez dira barne hartzen, ondare-izaera izanik, legez enbarga ezin daitezkeen ondasun eta eskubideak.
Konkurtso-administrazioak zehazten du, zordunaren ondasun eta eskubideen inbentarioa egiteaz eta hartzekodunen zerrenda egiteaz eta zordunak egindako egintzetan esku hartzeaz arduratzen den organoak.
Masa pasiboa osatzen dute Konkurtso Legearen arabera masaren aurkako kreditutzat hartzen ez diren zordun komunaren aurkako kredituek.
Konkurtso-administrazioak zehazten du, zordunaren ondasun eta eskubideen inbentarioa egiteaz eta hartzekodunen zerrenda egiteaz eta zordunak egindako egintzetan esku hartzeaz arduratzen den organoak.
Konkurtso-mota horretan, eskabidea zordunaren edozein hartzekodunek aurkezten du eta, hartan, kredituaren jatorria, izaera, zenbatekoa, eskuratu den eguna eta muga-eguna eta eskabidearen unean kredituaren egoera zein den zehaztu beharko dira.
Merkatariak edo merkataritza-erakundeak aurkeztu ahal izango du ordainketa-etenduraren eskaera, baldin eta, zor guztiei erantzuteko behar adina ondasun izanik, likidotasunik ezagatik, ekoizpen- edo zerbitzu-eskari eskasagatik, produktibitate txikiagatik edo beste motibo batzuengatik dagozkien epemugetan aurreikusten badu ezin izango diela aurre egin.
Pertsona fisikoa giza generoko gizabanako oro da, eskubide eta betebeharren subjektu izan daitekeena.
Konkurtso-espediente bat izapidetzeko prozedura arrunta.
Zorduna balantze laburtua aurkezteko baimena duen pertsona fisiko edo juridikoa denean eta pasiboaren hasierako zenbatespena milioi bat eurotik gorakoa ez denean aplikatzen den prozedura. Prozedura laburtuak murriztu egiten ditu Konkurtso Legean aurreikusten diren epeak, epaileak kontrakoa erabaki ezean.
Merkataritza-sozietate kapitalista, pertsona batek edo gehiagok osatua; hartan, kapitala bazkideen ekarpenek osatzen dute eta titularrari bazkide-izaera ematen dioten akzioetan zatitzen da, eta haien erantzukizuna haien ekarpen sozialera mugatzen da. Sozietate-izena librea da, baina ezin da lehendik bazegoen beste sozietate-izen berdin bat hartu, eta nahitaez adierazi behar da 'Sozietate Anonimoa' adierazpena edo haren laburdura, 'SA'. Sozietatea eratzeko, gutxienez bazkide bat behar da. Sozietate-zorrengatik bazkideek hirugarrenen aurrean duten erantzukizuna egindako ekarpenetara edo agindatuko ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital soziala ezin da 60.101 eurotik beherakoa izan, eta sozietatearen akzio bakoitzaren balio nominalak erabat harpidetuta egon behar du eta ordainduta egon laurden batean (% 25), gutxienez, sozietatea eratzen den unean. Akzioaren zati ordaindugabeari dibidendu pasiboa esaten zaio.
Zorroko merkataritza-efektuek ondasunen salerosketarako edo zerbitzuak emateko eragiketen prezioa mobilizatzeko sortu diren efektuei edo bezeroei negoziatutako beste dokumentu batzuei egiten die erreferentzia, erakundearen agindurako endosatuak edo igorriak diren efektuei, bai eta beste erakunde batzuei irmo birdeskontatutako efektuei ere. Barne hartzen ditu kontura edo haien bermearekin entregatutako aurrerakinak edo kopuruak eta obra-ziurtagirien inguruko aurrerakinak.