Adingabeen auzitegiek agindutako neurri berrezleak betetzeko lekua.
Ezkontide aktibo bat edo pentsio baten onuradun bat hiltzean jasotzen den pentsioa.
Pertsona batek beste baten eskutik (osasun-arloko profesionala, zaintzailea, senitartekoren bat, ahaideak, lagunak, adiskideak edo beste pertsona batzuk) jasotzen duen asistentzia edo laguntza berezia da; asistentzia edo laguntza horren helburua da hura jasotzen duen pertsonak jarduera bat osorik edo zati batean egin ahal izatea.
% 55etik gorako baliaezintasun aitortua izateagatik jasotzen den pentsioa.
Bidalketa erregularren hartzailetzat jotzen da lankidetza-aldian etxebizitzatik kanpo dagoen eta aldi horretan dagokion familiak eskudirutan egiten dituen bidalketen hartzaile den familiako kide oro (baldin eta familiak ez badaki bidalketa horien hartzaileak zer ondasun eta zerbitzutarako erabiliko dituen).
La capacidad de un centro es el número de plazas disponibles del centro en las fechas de referencia.
Espacio cerrado donde se lleva a cabo la intervención social a las personas sin hogar. Pueden prestar servicios de alojamiento, restauración u otro tipo de servicios.
Umeen zaintzaz egunez arduratzen diren erakunde publiko edo pribatu guztiak sartzen dira (esate baterako: eskolaurreko zentroa, haurtegia, haurtzaindegia edo antzekoa; INSNren 2007ko sailkapenaren 0 maila). Helburua da eskaria neurtzea eta ez haurtzaindegien eskaintza (egunez etxean ez dauden 5 urtetik beherako umeentzat).l Datuek behar bereziak dituzten umeentzako eskola bereziak edo baliokideak jaso behar dituzte (esate baterako, desgaitasunak dituzten umeak). Ordea, ez dituzte kultura- eta kirol-jarduerak eta beste jarduera batzuk jaso behar, baldin eta haiek aisiarako egiten badira eta ez haurrei arreta emateko. Ume-zaintzaileak (kualifikatuak edo ez) sartu behar dira, era berean, baldin eta ordainketa zuzen bat edo lan-akordio bat badago haien eta gurasoen artean. Era berean, umezainak eta au-pairak sartu behar dira.
Gerra, iraultza edo jazarpen politikoen ondorioz, bere herrialdetik kanpo babesa bilatu behar duen pertsona.
Errefuxiatuen bizileku den aterpetxea edo egoitza.
Lan-jarduera etetean jasotzen den pentsioa, adinaren eta Gizarte Segurantzan kotizatzeko denboraren aldetiko eskakizun batzuk bete ondoren.
Etxerik gabeko pertsona da erreferentzia-aldian eskuarki onartzen diren giza bizigarritasunaren irizpideak betetzen dituen ostatu batera jotzeko aukerarik ez duena, ostatua legez bere jabetzakoa izan ala alokatua izan, jabearen baimenarekin doan okupatu edo kontratu bidez edo aldi baterakoa ez den beste akordioren baten bidez okupatu (sektore publikoak edo gobernuz kanpoko erakundeek emandakoak eta enplegatzaileek emandakoak barne).
Etxerik gabeko pertsonekin gizarteko esku-hartzea egiteko espazio itxia. Ostatuko, jatetxeko edo beste zerbitzu-mota bateko zerbitzuak eman ditzakete.
Zentroaren ohiko funtzionamendurako eta kudeaketarako beharrezko gastuak dira. Barne hartzen ditu, beraz, pertsonalaren gastuak eta zentroaren hornikuntzei eta mantentze-lanari dagozkienak.
Etxerik gabeko pertsonei arreta emateko zentroetako prestazioa zentroak erabiltzaileei eskaintzen dizkien arretak dira. Instrumentalak (ostatua, mantenua, arropa, garbitasuna, etab.), teknikoak (informazioa, orientazioa, gizarte-laguntza) eta beste batzuk (osasunekoa, judiziala, etab.) izan daitezke.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien ondorengoei arreta eta babesa emateko aterpetxea edo egoitza.
Enplegatzaileek eginiko ordainketak dira (dela zuzenean dela entitate aseguratzaileen bidez), haien soldatakoei gizarte-prestazioak jasotzeko eskubidea bermatzeko.
Krisialdian, indarkeria-egoeran, desantolaketa-egoeran, familia-, lan- edo etxebizitza-galeren egoeretan dauden pertsonei eta familia-taldeei informazioa, orientazioa eta laguntza psikosoziala emateaz arduratzen den pertsona.
Zenbateko aldakorra duen prestazioa da; gizarte-laguntza gisa ematen da, bizilekuari dagokion autonomia-erkidegoaren arabera gutxieneko eskakizun batzuk bete ondoren.
Pertsona batek erabiltzen duen eta GKE batek ordaintzen duen pentsioa. Pentsio-mota horretan sartzen da gizarteratzeko gutxieneko errentaren (GGE) bidez ordaindutakoa, pertsonaren diru-sarreren iturri bakar gisa izanik.
Umeak “zaintzeko” lekua; alegia, itxaroteko denbora atsegingarri egiten zaie, bereziki helburu ludikoarekin
Gutxieneko diru-sarrerak dituzten edo diru-sarrerarik ez duten eta erretiro-pentsioa kobratzeko behar den gutxieneko urte kopurua kotizatuta ez duten 65 urtetik gorako pertsonek jasotzen duten pentsioa.
Hitzarmenezko, testamentuzko edo legezko xedapenagatik edo xedapen judizialagatik, pertsona batek beste bati edo haren legezko ordezkariari pasatu beharreko kopurua, elikatu ahal izateko eta existitzeagatiko funtsezko beste xede batzuk bete ahal izateko.
Ongintzazko establezimendua da eta, hartan, beharrak dituzten pertsonei ematen zaie ostatu aldi baterako.
Ostatu kolektiboko zentro bateko egonaldi-mota da zentroan baimenduta egotea iraupen jakin baten arabera. Honako zentro hauek bereizten dira: larrialdi-zentroak (egun bateko eta bost egun bitarteko egonaldia), egonaldi laburreko zentroak (sei egun eta hilabete artean) eta egonaldi luzeko zentroak (hilabete baino gehiago).
Ezkontide batek duen eskubidea, banantzeak edo dibortzioak desoreka ekonomikoa eragiten dionean, bestearen jarrerarekin alderatuta.
Zentro baten edukiera da zentroak erreferentziazko egunetan erabilgarri duen plaza kopurua.