Produktu edo agregazio baten ondorioak neurtzen du zenbat aldatuko litzatekeen indize orokorra, baldin eta produktu edo agregazio horren prezioa soilik aldatuko balitz (alegia, gainerakoek prezio berari eutsko baliote).
Salerosketa-eskrituran egindako lehen eskualdatzearen xede den etxebizitza, normalean sustatzaileak edo eraikitzaileak lehen eskuratzailearen alde egiten duena.
Egungo hilabetearen prezioaren eta aurreko urteko abenduko batez besteko prezioaren arteko zatidura (bider 100). Indizeek ez dute neurri-unitate bat, eta prezioen aldakuntza erakusten dute oinarriko alditik egungo hilabeteraino.
Produktu berriaren (ordezkoa) eta aurrekoaren (ordezkatua) arteko prezioen aldean bien arteko kalitatearen desberdintasunari dagokion zatiaren zenbatespena.
KPI eta KPIA kalkulatzeko kontuan hartzen diren prezioak publikoarentzako salmenta-prezio efektiboak dira, eskura ordainduak, zergak eta dirulaguntzen garbiak barne.