Sektore horretan sartzen dira administrazio zentraleko, autonomikoko eta udal-administrazioko unitate guztiak, gizarte-segurantzako funtsak barne, goi-mailako irakaskuntzako erakundeen deskribapenarekin bat datozen unitateak izan ezik. Era berean, nagusiki administrazioak kontrolatzen eta finantzatzen dituen irabazi-asmorik gabeko erakundeak ere barne hartzen ditu, goi-mailako irakaskuntzaren sektoreak administratutakoak izan ezik. Enpresa publikoak enpresen sektorean sartzen dira.
Estatistika-unitatearen barruan egindako I+G jardueretara bideratutako zenbatekoak. Erreferentziazko aldi jakin batean egindako gastu arrunt guztiak eta I+Grako kapital finkoaren gastu gordina biltzen ditu, finantzaketa-iturria edozein izanik ere. Ikerketa-unitatetik kanpo, baina barneko I+Gko zereginetan laguntzeko egindako gastuak barneko I+Gko gastu gisa ere sartuko dira.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) landutako eta urtero administrazio-iturriekin eta INEren estatistika-eragiketetatik lortutako informazioarekin eguneratutako enpresen direktorioa. Laginketa-oinarri gisa erabiltzen da INEk enpresen sektoreari zuzenduta egindako inkestetan.
Bizitza hobe baterako politika hobeak diseinatzeko eginkizuna duen nazioarteko erakundea. Pertsona guztientzako oparotasuna, berdintasuna, aukerak eta ongizatea bultzatuko dituzten politikak sustatzea du helburu.
Legezko unitate bat IFZ bati dagokio. 2020. urtera arte, estatistika-eragiketa askotan legezko unitate bakoitza enpresa bat zen estatistika-ondorioetarako.
Sektore horretan sartzen dira jarduera nagusi gisa publikoari errealitate ekonomikoari dagokion prezioan saltzeko ondasun eta zerbitzuen merkataritza-ekoizpena duten enpresa, organismo eta erakunde guztiak (goi-mailako irakaskuntza izan ezik). Funtsean enpresen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak ere barne hartzen ditu.
Ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko antolamendu-unitate bat osatzen duten unitate juridikoen konbinaziorik txikiena da, eta nolabaiteko autonomia du erabakitzeko, batez ere dituen baliabideak erabiltzerako garaian. Estatistika-enpresa bat, beraz, legezko unitate independente bakarra izan daiteke, enpresa-talde batekoa ez dena, edo legezko unitate batez edo batzuez osatutako enpresa-talde batekoa, edota enpresa-talde bateko legezko unitate bateko edo batzuetako azpimultzo batekoa.
Ikerketa eta garapen esperimentalari buruzko inkestetarako proposatutako metodologia normalizatua, ELGAk garatua. Nazioartean onartutako I+Garen definizioak eta sailkapenak ematen ditu, eta horrek nazioarteko konparazioa ahalbidetzen du. Zazpigarren eta azken edizioa 2015ean argitaratu zen.
Ikerketatik eta esperientzia praktikotik eskuratutako ezagutzetan eta ezagutza berrien produkzioan oinarritutako lan sistematikoak dira, eta produktu edo prozesu berriak fabrikatzera edo lehendik dauden produktu edo prozesuak hobetzera bideratuta daude. Ez da “produktu-garapen” kontzeptuaren baliokidea, produktu-garapeneko prozesuaren faseetako bat baino ez baita.
Sektore horretan sartzen dira unibertsitate, unibertsitate-mailako zentro, institutu teknologiko eta bigarren hezkuntzaren ondoko beste zentro batzuk, haien baliabideen jatorria eta nortasun juridikoa edozein izanik ere. Barne hartzen ditu, era berean, ikerketa-institutu, estazio esperimental eta goi-mailako irakaskuntza-zentroei zuzenean lotutako, kontrolatutako eta administratutako ospitale guztiak.
Ikerketa-unitatearen beraren barruan egindako zein hirugarrenei egindako erosketetan erabilitako I+G jardueretara bideratutako zenbatekoak, funtsen jatorria eta finantzatzailearen nazionalitatea edozein izanik ere.
I+G jarduerak egiten dituzten langile guztiak (ikertzaileak eta gainerakoak). I+G jardueretan zuzenean lan egiten duten langileak zein I+G lanei zuzenean lotutako zerbitzuak ematen dituztenak sartzen dira. Halaber, unitatearen barruan I+G zereginak egiten dituzten kanpoko langileak sartzen dira (estatistika-unitateak berak formalki kontratatu ez dituenak). Lanaldi osoko baliokidetasunean neurtzen da, urtebetez.
Beren zeregin nagusiak egiteko ingeniaritzaren, fisikaren eta bizitzaren zientzien edota gizarte-zientzien, giza zientzien eta arteen arlo batean edo gehiagotan ezagutza teknikoa eta esperientzia behar duten pertsonak dira. I+Gn parte hartzen dute, kontzeptu eta metodo operatiboen aplikazioan zeregin zientifikoak eta teknikoak egiten dituzte eta ikerketa-ekipamenduak erabiltzen dituzte, normalean ikertzaileek gainbegiratuta.
I+G proiektuetan parte hartzen duten edo proiektu horiei zuzenean lotuta dauden langileak (kualifikatuak izan ala ez), administrariak, idazkariak eta bulegariak.
Ezagutza berri bat sortzen diharduten profesionalak. Ikerketak egiten dituzte eta kontzeptuak, teoriak, ereduak, aparatu teknikoak, programa informatikoak eta metodo operatiboak hobetu eta garatzen dituzte. Honako hauek dira: zientzialariak eta ingeniariak; proiektuen kudeatzaileak eta administratzaileak; soldata/ikasketa-beka batekin I+G jarduerak egiten dituzten graduatu ondoko ikasleak.
Ezagutza berriak eskuratzeko eta, era horretan, aldez aurretik finkatutako helburu praktiko batzuk lortzeko egindako lan originalak dira.
Ezagutza-bolumena (gizateriaren, kulturaren eta gizartearen ezagutza barne) handitzeko eta eskuragarri dagoen ezagutzatik abiatuta aplikazio berriak sortzeko egindako sorkuntza-lan sistematiko guztia biltzen du.
Merkatutik kanpo eta etxeen zerbitzura (hau da, publikoaren) dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira. Partikularrak eta familiak ere barne hartzen ditu.
Laguntza-jarduera soiltzat hartzen ez diren I+G jarduerak hirugarrenei erostera bideratutako zenbatekoak. I+Gko lankidetza-proiektuetarako ordainketak salbuetsita daude, ikerketa-unitatearen barne-egikaritzearen zati gisa erregistratu behar baitira.
Giza balibideen dedikazio jakin baten baliokidea den lanaldi osoko pertsonen kopurua. Lanaldi osoko erregimenean lan egiten duten langileen kopuruaren eta lanaldi partzialeko erregimenean lan egiten duten langileen dedikazio horrekiko baliokidetasunaren arteko batura da.
Merkatuko preziotako barne-produktu gordina da produkzio-unitate egoiliarren produkzio-jardueraren azken emaitza.
Hiru eratara defini daiteke:
a) Eskaintzaren bidea: BPG berdin erakunde-sektoreen edo jarduera-adarren balio erantsi gordinen batura, gehi zergak, ken produktuen gaineko diru-laguntzak (horiek ez zaizkie sektoreei eta jarduera-adarrei esleitzen). Era berean, ekonomia osoaren produkzioaren kontuak duen saldoaren berdina da.
b) Eskariaren bidea: BPG berdin erakunde-unitate egoiliarren ondasun eta zerbitzuen azken erabileren batura (azken kontsumoko gastua eta kapital-eraketa gordina), gehi esportazioak, ken ondasun eta zerbitzuen inportazioak.
c) Errentaren bidea: BPG berdin ekonomia osoaren ustiapen-kontuko enpleguen batura (alokatuen ordainsariak, zergak ken produkzioaren eta esportazioaren gaineko diru-laguntzak, ustiapen-soberakin gordina eta ekonomia osoko errenta mistoa).
Ikerketa hutsa da; lan esperimental edo teorikoak dira, eta fenomeno eta gertakari behagarrien oinarriei buruzko ezagutza berriak lortzea dute helburu, inolako aplikazio edo erabilera zehatzik emateko asmorik gabe.