Topografikoki mugatutako leku batean dagoen ekoizpen-unitate oro da (tailerra, meatzea, fabrika, biltegia, denda, bulegoa, etab.); hartan, jarduera ekonomikoak egiten dira, eta enpresa bateko pertsona batek edo batzuek jardun ohi dute bertan lanean.
Erreferentzia-aldian hirugarrenei hornitutako ondasun eta zerbitzuen salmenten bidez behaketa-unitateak fakturatutako zenbateko guztiak jasotzen ditu, eta behaketa-unitateak berak zuzenean eginikoak eta aldizkako azpikontratazioetatik datozenak hartzen dira kontuan.
Ondasun edo zerbitzuen salmenta horiek termino garbietan kontabilizatzen dira, alegia, bezeroari jasanarazitako kargak barne (garraioa, ontziak, etab.), nahiz eta bereiz fakturatu, baina goiz ordaintzeagatiko salmenten gaineko deskontuak, salmenten itzulerak edo itzulitako ontzien balioa kenduta, bai eta salmenta-rappelak ere. Unitateak fakturatutako ondasun edo zerbitzuek kargatzen dituzten zergak eta tasak ere sartzen dira, baina bezeroari jasanarazitako BEZa kanpoan geratzen da.
Ikuspuntu administratibotik, Kontabilitate Plan Orokorrak (azaroaren 16ko 1514/2007 ED) honako kontabilitate-partiden bidez zehazten du negozio-zifraren zenbateko garbi osoa: C700+C701+C702+C703+C704+C705-C706-C708-C709. Alegia:
C700. Salgaien salmentak
C701. Amaitutako produktuen salmentak
C702. Erdi amaitutako produktuen salmentak
C703. Azpiproduktuen eta hondakinen salmentak
C704. Ontzi eta bilgarrien salmentak
C705. Zerbitzu-prestazioak
C706. Goiz ordaintzeagatiko salmenten gaineko deskontuak
C708. Salmenten itzulerak eta antzeko eragiketak
C709. Salmenta-“rappelak”
Negozio-zifrak ez ditu barne hartzen, bada, ez dirulaguntzak ez ustiapeneko beste diru-sarrera batzuk, ez eta finantza-sarrerak, apartekoak edo ekitaldiaren emaitzan eragina duten beste batzuk ere.