Urte jakin bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko 16 urtetik beherako populazioaren eta 16-64 urteko populazioaren arteko zatidura, ehunekotan adierazita.
64 urtetik gorako populazioaren portzentajea, guztizko populazioaren aldean, urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean.
Urte jakin bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko 64 urtetik gorako populazioaren eta 16 eta 64 urteko bitarteko populazioaren arteko zatidura, ehunekotan adierazita.
Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Borondatezkoa da eta bi ikasturtetan egiten da, 16 urteetatik 18 urteetara bitarte.
Bi pertsona elkarrekin bizi direla ulertzen da ohiko bizilekua partekatzen dutenean.
Bi pertsona ezkontideak edo bikotekideak direla ulertzen da etxe berean bizi eta ezkontza-harremana dutenean.
Bizitegi-aldaketa aztertutako esparru geografikoko udalerri batetik.
15 eta 39 urte bitarteko pertsona kopurua adierazten du, 40-64 urte bitarteko 100 pertsona bakoitzeko.
20 eta 29 urte bitarteko pertsona kopurua adierazten du, 55-64 urte bitarteko 100 pertsona bakoitzeko.
Urte zehatz batean eremu jakin bateko gizabanako kopurua haztea, 1.000 biztanleko neurtua. Saldo begetatiboaren eta saldo migratzailearen batura gisa kalkula daiteke.
Familia-nukleo bat familia ugaria dela ulertzen da, baldin eta bikotea, edo aita edo ama guraso bakarreko nukleoetan, batera dituen edo esklusiboki dituen eta honako ezaugarri hauek betetzen dituzten 3 seme-alaba edo gehiagorekin bizi bada: ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak, edo ezkongabeak eta 21 eta 25 urte bitartekoak eta LHII-ko, goi-mailako LH-ko, Diplomaturako, Lizentziaturako, Arkitekturako, Ingeniaritzako, Doktoregoko edo Graduondoko ikasketak edo baliokideak egiten dabiltzanak.
20 urtetik beherako pertsona kopurua adierazten du, 20 eta 59 urte bitarteko 100 pertsona bakoitzeko.
15 urtetik beherako pertsonen proportzioa adierazten du, biztanleria osoaren aldean.
100 emakume bakoitzeko dagoen gizon kopurua adierazten du.
Eremu jakin bateko 100 emakume bakoitzeko urte jakin bateko urtarrilaren 1ean dagoen gizon kopurua.
0 eta 4 urte bitarteko pertsona kopurua adierazten du, 5 eta 9 urte bitarteko 100 pertsona bakoitzeko.
Urte jakin bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko 16 urtetik beherako edo 64 urtetik gorako populazioaren eta 16 eta 64 urteko bitarteko populazioaren arteko zatidura, ehunekotan adierazita.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Lurralde-eremu bateko biztanle kopurua zati haren azalera Km²-etan neurtuta (Bizt./ Km²).
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Biztanlegune kontzeptuan sartu ezin diren biztanle-entitate berezi bateko eraikuntzak edo etxebizitzak sakabanatutzat jotzen dira.
65 urteko edo gehiagoko pertsona kopurua adierazten du, 15 urte baino gutxiagoko 100 pertsona bakoitzeko.
65 urtetik gorako pertsona kopurua adierazten du, 15-64 urte bitarteko 100 pertsona bakoitzeko.
64 urtetik gorako biztanleriaren portzentajea, 16 urtetik beherako biztanleriaren aldean, urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean.