Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Lan-denbora arruntean lan egindako orduak, lantokian itxaroten edo libre egoten emandako denbora, eta lantokiko atsedenaldi laburrak, ogitartekorako ordubetetik beherako etenaldiak barne. Ez dira sartzen oporrak, jaiegunak, gaixotasunaren ondoriozko absentziak eta ordaindutako beste arrazoi batzuk, ezta enplegu-erregulazio baten eraginpean egoteagatik lan egin ez den denbora ere; ez dira barne hartzen lantokira edo lantokitik egindako joan-etorrietan emandako denbora, ezta ordubete baino gehiagoko otorduetarako etenaldiak ere.
16 urteko edo gehiagoko pertsonak, erreferentziazko astean (elkarrizketa egin aurreko astean), ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana hornitzen dutenak edo eskuragarri eta ekoizpen horretan sartzeko moduan daudenak. Populazio landunetan eta langabeetan azpibanatzen da.
Landunak 16 urteko eta gehiagoko populazioaren aldean.
Urte osoan edo urtearen zatirik handienean familia-unitate batean bizi ohi den pertsona batek edo batzuek eratzen duten giza taldea; ez du zertan familia-loturarik egon taldekideen artean.
Familia-etxebizitza bat nagusitzat jotzen da urte osoa edo gehiena ohiko bizileku gisa erabiltzen denean.
Talde baten jarduera-tasa da biztanleria aktiboaren parte den talde bereko kideen proportzioa. Ehunekotan adierazi ohi da. LMZn 16 eta 64 urte bitarteko populazioaren arabera kalkulatzen dira (betetako adina).
Aktibo-talde baten langabezia-tasa langabezian dauden talde bereko aktiboen proportzioari esaten zaio. Ehunekotan adierazi ohi da. LMZn 16 eta 64 urte bitarteko biztanleria aktiboaren arabera kalkulatzen dira.
Legezko egoera zibila da gizabanako bakoitzak herrialdeko ezkontza-legeriaren (edo ezkontza-erabilerak) arabera duena (alegia, lege-egoera).
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Landun batek (edo lehendik lan egin duen langabe batek) okupazio nagusia betetzen duen establezimenduaren jarduera ekonomikoa; okupazio nagusitzat jotzen da ordu kopuru gehien eskatu dizkiona (erreferentziazko astean).
Okupatuen portzentajea biztanleria aktiboaren aldean.
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Enpresaburu batentzat (pertsona fisikoa edo juridikoa) soldata, lansari, ordainsari, komisio edo bestelako ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak. Enplegatzailea publikoa edo pribatua den, sektore publikoko edo pribatuko soldatapekoez hitz egin daiteke.