Familiako kide bat, 16 urte edo gehiago dituena elkarrizketaren aurreko urteko abenduaren 31n.
Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Atal honetan sartzen dira enpresaren jardueran zuzenean parte hartzen duten bazkideak, jabeak, autonomoak eta familia-laguntzak, soldata edo soldata erregularrik ez dutenak eta, gutxienez, lanaldiaren herena lan egiten dutenak.
Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Borondatezkoa da eta bi ikasturtetan egiten da, 16 urteetatik 18 urteetara bitarte.
16 urteko edo gehiagoko pertsonak, erreferentziazko astean (elkarrizketa egin aurreko astean), ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana hornitzen dutenak edo eskuragarri eta ekoizpen horretan sartzeko moduan daudenak. Populazio landunetan eta langabeetan azpibanatzen da.
Landunak 16 urteko eta gehiagoko populazioaren aldean.
Azpilagin batzuetan oinarritzen den laginaren hautaketari egiten dio erreferentzia, haietako bakoitzak antzeko tamaina eta diseinua dituela eta biztanleria osoaren adierazgarri direla. Azpilagin batzuei urte batetik bestera eutsiko zaie, eta beste batzuk ezabatu eta azpilagin berriez ordezkatuko dira.
Urtero azpilaginetako baten errotazioa izango duten lau azpilaginetan oinarritutako errotazio-diseinuaren kasuan, azpilaginetako bat ezabatu egingo da panelaren lehen urtea bete eta segituan; bigarrenari 2 urtez eutsiko zaio; hirugarrenari 3 urtez, eta laugarrenari 4 urtez. Bigarren urtetik aurrera, urtero, azpilagin berri bat sartuko da, eta hari 4 urtez eutsiko zaio panelean.
Norberaren etxea eta bertako kideak mantentzeko eta haien ongizatea bermatzeko egiten diren ordaindu gabeko jarduerak, ohiko jarduerak barne, besteak beste: jatekoa prestatzea, arropa garbitzea eta lisatzea, erosketak egitea eta zenbait aparteko jarduera, hala nola konponketa- eta mantentze-lanak egitea, landare eta animaliak zaintzea edo administrazio-kudeaketak egitea –enplegua bilatzea, esate baterako–.
Urte osoan edo urtearen zatirik handienean familia-unitate batean bizi ohi den pertsona batek edo batzuek eratzen duten giza taldea; ez du zertan familia-loturarik egon taldekideen artean.
Familia-etxebizitza bat nagusitzat jotzen da urte osoa edo gehiena ohiko bizileku gisa erabiltzen denean
Aurreko kategoria batean ere sartzen ez diren 16 urteko edo gehiagoko biztanleak.
Talde baten jarduera-tasa da biztanleria aktiboaren parte den talde bereko kideen proportzioa. Ehunekotan adierazi ohi da. LMZn 16 eta 64 urte bitarteko populazioaren arabera kalkulatzen dira (betetako adina).
Erreferentziazko astean, ordainsari baten truke (soldata, jornala, enpresa-mozkina, etab.), gutxienez ordubetez lanean aritu diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak. Landunak, lanbide-egoeraren arabera, sailkatzen dira soldatarik gabekoetan (enplegatzaileak, soldatakorik gabeko enpresaburuak eta langile independenteak, kooperatibetako kideak, familia-laguntzak) eta soldatakoetan (publikoak edo pribatuak).
Aktibo-talde baten langabezia-tasa langabezian dauden talde bereko aktiboen proportzioari esaten zaio. Ehunekotan adierazi ohi da. LMZn 16 eta 64 urte bitarteko biztanleria aktiboaren arabera kalkulatzen dira.
Legezko egoera zibila da gizabanako bakoitzak herrialdeko ezkontza-legeriaren (edo ezkontza-erabilerak) arabera duena (alegia, lege-egoera).
Pertsona batek lortutako prestakuntza-maila honela definitzen da: "gizabanakoak osatu duen maila gorena", eta "gainditu duen maila goreneko programaren arabera neurtzen da, normalean dagokion ziurtagiriaren bidez balioztatua".
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Landun batek (edo lehendik lan egin duen langabe batek) okupazio nagusia betetzen duen establezimenduaren jarduera ekonomikoa; okupazio nagusitzat jotzen da ordu kopuru gehien eskatu dizkiona (erreferentziazko astean).
Okupatuen portzentajea biztanleria aktiboaren aldean.
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Erreferentziazko astean lanik gabe, lanerako prest eta enplegua aktiboki bilatzen egon diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak. Era berean, langabeak dira dagoeneko lana aurkitu dutenak eta hartan hasteko zain daudenak, betiere lehenengo bi baldintzak betetzen badituzte.
Probintzia berezko nortasun juridikoa duen toki-entitate bat da, eta udalerri-elkartzeak eta lurralde-banaketak zehazten dute, Estatuko jarduerak betetzeko. Probintzia-mugetako edozein aldaketa Gorte Nagusiek onartu beharko dute, lege organiko bidez.
Sexua pertsonaren sexu biologikoari dagokio. OMEk xedatutakoaren arabera, "sexua"k erreferentzia egiten die gizonak eta emakumeak definitzen dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoei, eta "generoa"k, berriz, kultura jakin batek gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen dituen rol, jokabide, jarduera eta atributu sozialki eraikiei. Deskribapen horren arabera, OMEk uste du "gizona" eta "emakumea" sexu-kategoriak direla, eta, "maskulinoa" eta "femeninoa", genero-kategoriak.
Erreferentzia-aldian establezimendurako lan bat egin duen eta, kontraprestazio gisa, soldata edo ordainsari baliokide bat jaso duen populazioa.