Pertsona batek beste baten eskutik (osasun-arloko profesionala, zaintzailea, senitartekoren bat, ahaideak, lagunak, adiskideak edo beste pertsona batzuk) jasotzen duen asistentzia edo laguntza berezia da; asistentzia edo laguntza horren helburua da hura jasotzen duen pertsonak jarduera bat osorik edo zati batean egin ahal izatea.
Bizi-gogobetetzea pertsona baten zoriontasunaren pertzepzio subjektiboari dagokio, eta garai bati lotuta adierazten da. Nafarroako Estatistika Erakundeak erabaki zuen “Cantril-en eskailera” izenekoa erabiliz neurtzea gogobetetasun hori, Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestan jasotako galdera batzuen bidez.
Inkestako galdera zehatzak hauek dira: IMAJINATU 10 MAILAKO ESKAILERA BAT, 0TIK (ALDERIK BAXUENEAN) 10ERA (ALTUENEAN) ZENBAKITUA. BEHEKO MAILA IZAN DAITEKEEN BIZITZARIK TXARRENA DA, ETA GOIKOA ONENA. ZURE USTEZ, ZEIN MAILATAN ZAUDE GAUR EGUN? ZEIN MAILATAN ZEUNDELA ESANGO ZENUKE DUELA 5 URTE? ETA ZEIN MAILATAN USTE DUZU EGONGO ZARELA 5 URTE BARRU?
Emakumeek eta gizonek etxeko lanetan ekitatez parte hartzea.
Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestan, zeregin hauetan parte hartzen den maiztasunetik abiatuta neurtu da parte-hartze hori: mahaia jaso, platerak garbitu, erosketak egin, etxea garbitu, otorduak prestatu eta gobada egin.
Emakumeek eta gizonek mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen ekitatez parte hartzea.
Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestan, parte-hartze hori bereizten da kontuan hartuta zainketa 15 urtetik beherakoentzat den edo beste pertsona batzuentzat den (adibidez, adineko pertsonak eta/edo desgaitasuna duten pertsonak), eta gizonek eta emakumeek beren esanetan zainketa hori beren gain hartzen duten maiztasunaren arabera neurtzen da. Seme-alabekin bizi diren pertsonetara mugatzen da.
Norberaren etxea eta bertako kideak mantentzeko eta haien ongizatea bermatzeko egiten diren ordaindu gabeko jarduerak, ohiko jarduerak barne, besteak beste: jatekoa prestatzea, arropa garbitzea eta lisatzea, erosketak egitea eta zenbait aparteko jarduera, hala nola konponketa- eta mantentze-lanak egitea, landare eta animaliak zaintzea edo administrazio-kudeaketak egitea –enplegua bilatzea, esate baterako–.
Etxeko zerbitzua da familiari etxeko zerbitzuak ematen dizkion pertsona oro, dirutan edo gauzatan emandako eta aldez aurretik ezarritako ordainsari baten truke (adibidez, gidariak, umezainak edo etxeko laguntzaileak).
Familia-etxebizitza berean bizi den pertsona-taldea.
Sostengatzaile nagusitzat hartzen da 16 urte edo gehiagoko familiako kidea, baterako aurrekontuari aldian-aldian egiten dion ekarpena (ez noizean behin) familiako gastuei erantzutera bideratzen dena, gainerako kideen ekarpenen kasuan baino maila handiagoan.
Familien konposizioen sailkapena, aldagai soziodemografikoetan oinarrituta, hala nola adinean, sexuan eta kideen ahaidetasunean.
Bederatziko zerrenda bateko gutxienez lau kontzeptutan gabezia duten etxeak dira. Kontuan hartutako kontzeptuak honako hauek dira:
- Ezin da oporretara joan urtean astebetez gutxienez.
- Ezin du haragirik, oilaskorik edo arrainik jan bi egunean behin gutxienez.
- Ezin du etxebizitza tenperatura egokian eduki.
- Ez du ezusteko gastuei aurre egiteko ahalmenik.
- Azken 12 hilabeteetan atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiari lotutako gastuen ordainketan (hipoteka edo alokairua, gas-ordainagiriak, erkidegoa...) edo epeka egindako erosketetan.
- Ezin du ibilgailurik eduki.
- Ezin du telefonorik eduki.
- Ezin du koloretako telebistarik eduki.
- Ezin du arropa-garbigailurik eduki."
15 eta 69 urte bitarteko biztanleek astialdian, etxean, lanean edo joan-etorrietan eginiko ariketa fisiko guztia. Azken zazpi egunetako maiztasuna, iraupena eta intentsitatea jasotzen ditu. Lortutako jarduera-gradu handienari egiten dio erreferentzia.
Pertsonen arteko harremanei eta erakundeekiko harremanei dagokienez, norbanakoaren eta taldearen eskura dauden baliabide ukiezinen multzoa. Baliagarritzat jotzen dira, bai gizarteko bizitzari eusteko, bai horiek eraldatzeko eta hobetzeko.
Sisteman konfiantza izateko ahalmena (makro maila), ezarrita dagoen bezala, haren gaineko legitimazioa eta eskuordetza balitz bezala.
Pertsonek ingurune hurbileko pertsonen (mikro mailan) eta ezaugarri identitario jakin batzuk partekatzen dituzten pertsonen artean jada ezarrita dauden harremanak "ehuntzeko eta indartzeko" duten ahalmena.
Ezaugarri identitario desberdinak dituzten pertsonen artean "zubiak eraikitzeko" ahalmena, eskala komunitario batean (meso maila).
Eskari hauen artean uztartzeko ahalmena: jarduera ekonomiko nagusitik datorren eskaria (denborakoa, fisikoa eta mentala) eta bizi-esparruko beste jarduera/esparru batzuetatik datorren eskari bera.
Fenomeno horrekin lotuta Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestaren 2016ko edizioan jasotzen diren adierazleen artean, nabarmendu egiten da enpleguaren eta etxeko lanen / mendekotasuna duten pertsonen etxeko zainketaren artean uztartzeko ahalegin-mailari lotutakoa.
Biztanleriaren sailkapena Ongizate Psikologikoaren Indizearen arabera (WHO-5). Indize hau azken bi asteetan gogo-aldartearekin, urduritasunarekin, bizitasunarekin, atsedenarekin eta motibazioarekin, oro har, zerikusia duten galderetatik abiatuta egiten da.
EuroQoL taldearen EQ-5D-5L tresnan oinarritutako neurria, Osasunarekin Lotutako Bizi Kalitatea kuantifikatzen duena arazoen prebalentziaren eta larritasunaren arabera, 5 dimentsiotan: mugikortasuna, autozainketa, egunerokotasuna, antsietatea/depresioa eta mina/ondoeza.
Horrela, tresnak 5 galdera ditu (galdera bat dimentsio bakoitzeko), eta horien erantzunek arazoen 5 larritasun-mailaraino onartzen dute (1. mailatik = arazorik ez, 5. mailaraino = erabateko muga). Osasunaren “gaur egungo” autopertzepzioaren eskala bisual analogikoa (EBA) ere barne hartzen du.
EQ-5D-5L galdetegiaren arabera kalkulatutako indizea. Pertsona baten bizi-kalitateari buruzko informazioa ematen du, mugitzeko, garbitzeko eta eguneroko jarduerak egiteko gaitasunarekin eta antsietatea/depresioa eta mina/ondoeza jasatearekin lotuta dagoen bere egoeratik abiatuta. EuroQol taldeko estandarren arabera kalkulatzen da.
Pertsona bakoitzak adierazitako erreferentzia-aldian bere osasun-egoerari buruz duen pertzepzio subjektiboa.
Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestaren kasuan, 2016tik 2 erreferentzia erabiltzen dira: 'Azken 12 hilabeteak' eta 'inkestaren eguna', bi kasuetan adostutako tresnak erabiliz. Eskala likert bat lehenengoan, eta EQ-5D-5L galdetegiko Eskala Bisual Analogikoa (EVA) bigarrenean.